saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Parkeko Arauketa

Informazioa

 

Parkeko Arauketa

Parke barruan debekatuta dago:
 

Parkean diren debekuak azaltzen diren informazio-panela

 
  • Sua piztea eta aisialdi-xedeetarako egurra moztea.
  • Motordun ibilgailuetan ibiltzea, baimenduta dauden sarbideetan izan ezik.
  • Aparkatzea, horretarako egokitutako aldeetan izan ezik.
  • Mota guztietako zaramak eta hondakinak bertan uztea edota lurperatzea.
  • Inguruneko elementuak aldaraztea edota bertatik kentzea.
  • Lasaitasuna urratzea.
  • Biziraupen-jardueretan aritzea.
  • Fruituak eta perretxikoak saltzeko asmoarekin biltzea.
  • Jendeak erabiltzeko ez diren tokietan ibiltzea. Behar bezala adieraziko da debeku hori.
  • Bizikletan ibiltzea pistetatik eta bideetatik landa.
  • Kanpatzea. Gaua igarotzea egin daiteke, ilundu baino bi ordu lehenagotik eguzkia atera eta bi ordu igaro arte.
  • Aske dabiltzan txakurrek aziendari eraso egin ahal diote, edota abereak uxatu. Kontrolatuta egon beharko dute, edota uhalez lotuta.
Zenbait aholku:

Elurrez beteriko zuhaitzen argazkia, Gorbeiako parke naturaleanPlanifika itzazu ibilaldiak. Eraman ekipo egokia eta gogora ezazu beti ere hobe dela bakarrik ez joatea.Jaso ezazu ibilbidearen zailtasunari eta eguraldiari buruzko informazioa: lainoa, izotza edota elurra izanez gero, arriskutsuagoa izango da ostera egitea. Esaiozu norbaiti nondik nora joango zaren.Parkeko Etxeak eta jagoleen zerbitzua zuk erabiltzeko daude. Eska iezaiezu laguntza eta egin kasu ematen dizkizuten gomendioei.Urtaro bakoitzean Parke ezberdin bat aurkituko duzu. Goza zaitez. Isiltasuna, animalien ohiturak zein diren jakitea, prismatikoak eramatea eta kolore deigarrikoak ez diren jantziak eramatea lagungarri gertatuko zaizu faunaren behaketarako.

Argazkia duzu beti parkearen bisitaldia gogoratzeko oroigarririk onena. Bil daitezkeen landareek eta bestelakoek luze gabe galduko dute beren edertasuna, ihartu egiten baitira.


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali