saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Sarrera

Informazioa

 

Geografia eremua

 

Euskal Herrian dago kokatuta Gorbeiako mazizoa, Araba eta Bizkaia lurralde historikoen arteko mugan, eta Kantauri itsasorantz abiatzen diren urak eta Mediterraniar arroan barrena itsasoratzen direnak banantzen dituen mendilerroaren atala da.

Aldamin, irudia handiagotu

Nerbioira isurtzen dira bere urak iparraldetik, Altube eta Zeberio ibaien bidez eta Ibaizabalen barrena Arratian zehar. Hegoaldean, berriz, Ebrora iristen dira bertako urak, Baia eta Zadorra ibaiei esker. Bizkaia osatzen duten bailaren labirintoa eta Arabar Lautada banantzen ditu beraz. Bi Lurralde Historiko horien arteko administrazio-mugak bat egiten du inguru hauetan isurialdeen banaketa-marrarekin, Altubeko goian izan ezik, eta esan beharra dago horixe dugula Kantauri itsasora begira dauden arabar bailara bakanetako bat.

Mendi-mazizoak bertan antzeman dakiokeen mendirik altuenetik hartzen du izena: Gorbeia mendia dugu bertan gailur, 1.482 metrorekin. Profil biribildu eta zanpatuak kontrastea egiten du paisaian nabarmentzen diren aldameneko beste erpinen erliebe malkartsuarekin, Aldamin edo Arroriano aipa ditzakegularik horien artean.

Hagina, irudia handiagotu

Mendi-mazizoak bertan antzeman dakiokeen mendirik altuenetik hartzen du izena: Gorbeia mendia dugu bertan gailur, 1.482 metrorekin. Profil biribildu eta zanpatuak kontrastea egiten du paisaian nabarmentzen diren aldameneko beste erpinen erliebe malkartsuarekin, Aldamin edo Arroriano aipa ditzakegularik horien artean.

Gorbeiako mendi-puntaren baldintzarik gabeko adiskide ageri zaigu iparraldeko hegian Aldamin izeneko haitza(1373 m), eta esan beharra dago bera dugula mazizoan bigarren gailurra. Lurralde honetako orografiaren aldetiko punturik nabarmenen dira biek osatzen dutena. Hareharrizkoa eta profil biribilduaz altuena; kareharrizkoa, malkarra eta pikoa, ordea, txikiena, mazizoa osotasunean harturik erliebearen bi motarik ohikoenen erakusgarri.

mendi hegala, irudia handiagotuIparraldeko isurialdean Itxinako Haitzak nabarmentzen dira, triangelu tankerako prisma gisa ageri den kareharrizko molea amildegiek inguraturik. Lekanda Haitzak (1306 m) ekialdeko erpin gisa eta Aizgorrigane mendiak (1100 m) iparraldean eta Gorosteta (1261 m) eta Ipergorta mendiek (1236 m) hegoaldean osatuko lituzkete irudi geometriko horren bertizeak.

1994.eko ekainaren 21ean, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren bidez, Parke Natural izendatu zen, bertako natura-ondarea babesteko, landa-garapenaren alde jarduteko eta bertako tokiak ezagutzea eta gozatzea sustatzeko xedearekin.

Itxinako haitzak, irudia handiagotu Hegoaldeko isurialdea hegi uhintsuetan behera doan bitartean, iparraldeko aldearen ezaugarri dira bertan paseatzen dabilena gailurrik altuenaren 1.482 metroetatik haran-hondo batzuen 250 metroko altuerara daramaten maila-aldaketak, sakonuneak eta tontor zorrotzak

20.000 hektareako azalera bereganatzen du, gutxi gorabehera, Parke Naturalak, eta Bizkaiko Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio eta Arabako Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek altuen dituzten inguruak hartzen ditu.

 
 
 

e-mailez bidali