saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Takografo Digitala

Informazioa

INDARREKO LEGERIA

  • 3821/85 (EE) Erregelamendua, abenduaren 20koa.
  • Sustapen Ministerioaren 1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa.
  • 561/2006 (EE) Erregelamendua, martxoaren 15ekoa.
  • Sustapen Ministerioaren 2861/2012 Agindua, abenduaren 13koa.

GIDARIEI ETA ENPRESEI APLIKATZEKOA DA, BALDIN ETA

  • Garraio publikoa edo pribatua egiten badute
  • Espainolak edo atzerritarrak badira
  • Nazioko edo nazioarteko garraioa egiten badute Europar Batasunaren barruan edo Europar Batasunaren eta Suitzaren artean edo Europako Ekonomia Esparrukoak diren herrialdeen artean (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein).
  • Zama eramaten badute edo hutsik zirkulatzen badute.
  • 3,5 Tm-ko BGM baino handiagoko ibilgailuak badira edo 9 plaza baino gehiago badute (gidaria barne).

OHARRA: Bizkian erroldatuta dauden pertsonen kasuan edo Bizkaian zerga-egoitza duten enpresen kasuan baino ez du eskumena Bizkaiko Foru Aldundiak takografo digitalaren txartela izapidetzeko.

NON ESKATU EDO BERRITU TAKOGRAFO DIGITALAREN TXARTELA

Tokia:
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila
Iparragirre kalea, 21, 1. solairua
Neguko ordutegia:
8:30etik 13:30era
Udako ordutegia:
8:30etik 13:00etara

GIDARIAREN TXARTELA:

  1. Eskabide normalizatua (2 kopia), behar bezala bete eta sinatua.
  2. Karnet neurriko argazkia, koloretan eta orain dela gutxi egina.
  3. Indarreko NANaren edo AIZaren fotokopia. Gidariaren gaur egungo helbidea eta NANean dagoena bat ez badatoz, errolda-ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
  4. Indarreko gidabaimenaren fotokopia.
  5. Tasa (T-90 eredua).

Edozein banku-erakunde laguntzailetan ordaindu ahal izango da edo, bestela, txartelaz, eskabidea aurkezten denean, mostradorean.

Txartelaren galera edo lapurreta gertatuz gero

  • Lapurretaren salaketaren fotokopia.
  • Txartela galdu izanaren zinpeko aitorpena

ENPRESAREN TXARTELA

Pertsona juridiko bat bada:
Eskabide normalizatua (2 kopia), behar bezala bete eta sinatua.
Enpresaren IFKren fotokopia.
Tasa (T-90 eredua).
Pertsona fisiko bat bada (autonomoa):
Eskabide normalizatua (2 kopia), behar bezala bete eta sinatua.
NANaren fotokopia.
Tasa (T-90 eredua).

Edozein banku-erakunde laguntzailetan ordaindu ahal izango da edo, bestela, txartelaz, eskabidea aurkezten denean, mostradorean.

TASAREN ZENBATEKOA, T-90 EREDUA

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, tasa 55,43 € da.

TXARTELA BERRITZEA

  • Txartela iraungi aurreko 35 egunetan eskatu ahal izango da.
  • Eskabideetarako eskatzen den dokumentazio bera aurkeztu behar da.
 
 

e-mailez bidali