saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nagusi txartela

Informazioa

Zahartze Aktiboa

NAGUSI TXARTELA

Zer da Nagusi Txartela?

Bizkaiko Foru Aldundiak, hainbat merkataritza-elkarterekin, adinekoen elkarteekin, eta Nagusiak elkartearekin lankidetzan, ateratako txartela da Nagusi Txartela.

Nori dago zuzenduta Nagusi Txartela?

Egoitza Bizkaian duten 60 urtetik gorako pertsona guztiei, elkarteren bateko kidea izan edo ez.

Zeintzuk dira Nagusi Txartelaren abantailak?

Nagusi Txartelarekin bidez, txartelari batutako dendetan deskontuak edo abantaila bereziak lor daitezke.

Nagusi tzartel irudia. Txartelari batutako dendak.

Zenbat balio du Nagusi Txartelak?

Ezer ere. Doakoa da.

Zelan eska dezaket Nagusi Txartela?

NANaren fotokopia aurkeztuta, eta eskabidea beteta:

  • Nagusiak-en menpeko edozein erretiratu-etxe edo zentrotan eman. Nagusiak-en zentroak.
  • Getxon: Nagusien Etxea Lope de Vega kalea, 12. Txartela zentro berean jasoko da.
  • Bizkaiko Foru Aldundian erregistro bulegoetan:
    • Ugasko Bidea, 3 BIS
    • Lersundi kalea, 14
    • Diputazioa 7 (Foru Liburutegian)
  • Txartela Gizarte Ekintza, bulegoan jasoko da, Ugasko bidean, 3 BIS 2º.

Eskabidea betetzeko argibideak.

Zelan lor dezaket nire denda txartelari lotutako denden zerrendaren barruan sar dadin?

Erakunde pribatuak badira, Bizkaiko Merkatarien Enpresari Konfederazioarekin (CECOBI) jarri behar dira harremanetan.

  • Kale Nagusia, 5, 48011 - BILBO
  • Tel.: 94 400 28 00 - Faxa: 94 400 28 51
  • Posta elektronikoa: info@cecobi.es

Bestalde, zure denda Getxon egonez gero, Getxo Enpresa elkartearekin egin dezakezu kudeaketa.

Zelan egin dezakete bat programa honekin administrazioek eta Nagusi Txartelaren bidez deskontuak eskaini nahi dituzten partaidetza publikoko gainerako erakundeek?

Gizarte Ekintza Saileko Erakunde Jardueren eta Gizarte Proiektuen Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dira, 900 220 002 telefono zenbakiaren bidez.

Badakizu Nagusi Txartelarekin BizkaiKOAk kudeatutako museo, areto eta tokien sarrera doan duzula?

Sartzean, NAN eta Nagusi Txartela erakutsi beharko dituzu. BizkaiKOAren web orria.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali