saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezinduentzako zerbitzu espezializatuak

Informazioa

EZINTASUN INTELEKTUALA DUTENENTZAKO LAGUNTZA ZERBITZU ESPEZIALIZATUA

Ezintasun intelektuala duten pertsonei laguntza eta babesa ematean datza, bai euren kabuz bizi direnei edo hala bizi nahi dutenei, bai bakarrik edo familian edo ezintasuna duten beste pertsona batzuekin bizi direnei.

Helburu hauek ditu:

  • Etxean moldatzen ikasteko modu baliagarriak ematea.
  • Familia, lagun, auzokide eta abarrekiko harreman pertsonalen sarea sustatzea.
  • Segurtasun sentimendua eta autoestimua handitzea.
  • Gai diren pertsonak euren kabuz bizitzea ahalbidetzea.

Informazio gehiago izateko: GORABIDE, ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea. Tf. 944 431 210. www.gorabide.com

ESKLEROSI ANITZAREN GAITZA DUTENENTZAKO AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ZERBITZUA

Gaitz horiek dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du xede zerbitzuak, honako zerbitzu hau emanda:

  • Fisioterapia.
  • Logopedia.
  • Arreta psikologikoa eta neuropsikologikoa.
  • Garapen fisikoaren mantentzea eta prebentzioa uretako jardueren koordinazioaren bidez.
  • Lan sozial eta teknikoko zerbitzua.
  • Eguneroko bizitzako jardueretarako berriz heztea.

Informazio gehiago izateko: ADEMBI, Bizkaiko esklerosi anitzaren elkartea. Tf. 944 765 138. www.emfundazioa.org

AUTISMOAREN ETA AUTISMOAREKIN LOTUTAKO BESTE GAITZ BATZUEN DIAGNOSTIKOA DUTEN PERTSONEN EBOLUZIO-KONTROLA JARRAITZEKO ZERBITZUA

Horrelako gaitz mota duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea nahi du zerbitzu honek, psikoterapiako banako tratamenduen bidez.

Informazio gehiago izateko: Informazio gehiago: APNABI, Autismoa eta autismoarekin lotutako beste gaitz batzuk dituztenen gurasoen elkartea. Tf. 944 755 704. www.apnabi.org

 
 

e-mailez bidali