saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Etxebizitza babestuko zerbitzua ezintasun psikikoa edo buruko gaixotasuna duten pertson

Informazioa

Etxebizitza hauek aukera dira ohiko ingurunetik kanpora arreta behar duten eta buruko gaixotasuna duten pertsonentzat.

Gizarte-osasun zerbitzua da, eta hauexetara bideraturiko prestazioak eskaintzen ditu:

  • Norbanakoaren eta harremanetarako trebetasunak eta ahalmenak hobetzea.
  • Norberaren garapena, integrazioa eta ingurunean parte hartzea erraztea.
  • Eta, oro har, bizi-kalitatea hobetzea.

Etxebizitza babestuen bi mota daude:

  • Babesturiko pisuak: gizarteratze-prozesuan dauden eta zerbitzutik kanpora eskaintzen diren garapen pertsonaletako jardueretan egunez parte hartzen duten pertsonentzat dira.
  • Egoitza zentroak: ohiko bizitzako jarduerak egiteko etengabeko ikuskapena edota laguntza behar duten pertsonei ematen die arreta.

Etxebizitza babestuaren zerbitzuan sartzeko betekizunak

Zerbitzua eskuratu ahal izango dute:

  • 18-60 urteko adina duten pertsonak, ezintasun psikosozial handiak sortzen dituzten buruko gaixotasun larriak dituztenak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak.
  • Urritasuna %33koa edo handiagoa dutenak.
  • Buruko osasun zentroen edo Osakidetzaren buruko osasunaren sare publikoaren zentro mediko psikiatrikoaren tratamendu psikiatrikoa eta segimendua dutenak.
  • Egoera psikopatologiko egonkorrean daudenak.
  • Zerbitzuaren baldintzak beren borondatez onartzen dituztenak.
  • Mendekotasunaren balorazioa egiaztatua dutenak.

Zelan eskatu behar da zerbitzua?

  • Osakidetzaren buruko osasunaren sare publikoko profesionalek agindu behar dute zerbitzuan sartzea, ospitalekoak nahiz ospitaletik kanpokoak.
  • Banakako Arreta Programa (BAP) onetsita hasiko da ezinduentzako egoitza batean modu iraunkorrean sartzeko prozedura, egoitzan modu iraunkorrean egotea baliabiderik egokiena dela ezarri duena.
  • Salbuespenezko kasuetan, eredu normalizatuan eginiko eskabidea onartuko da.

Prezio publikoa

Hutsik dagoen plaza plaza publikoa esleitzeko zain dagoen onuradunaren profilari egokitzeari buruzko azterlana egin ondoren, erabiltzaileak eta bere bizikidetza-unitateak ekonomia-ondarearen aldetik duten egoerari buruzko dokumentazioa eskatuko da.

Eguneko gehieneko prezio publikoa, 40,90 euro izango da egun osoko plazetarako 2013an, ezinduentzako eguneko arreta zentroetako egonaldiagatik ordaindu beharrekoa, eta 32,75 euro eguneko arretarik gabeko plazetarako.

Lege-arauak

204/2003 Foru Dekretua, urriaren 28koa; horren bidez, ezinduak zaintzako zentro propioetarako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratatupekoetako prezio publikoari buruzko arauak aplikatzea eta garatzea ebatzi da.

 
 

e-mailez bidali