saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Senideei atsedenaldia emateko zerbitzua ezinduentzako eguneko arreta zentroetan.

Informazioa

Helburu hauek ditu zerbitzuak:

  • Zaintzaileari denbora pertsonala ematea, atsedena hartzeko, indarrak berreskuratzeko, aisialdirako eta, oro har, bere burua zaintzeko eta garatzeko edo zaintza lanak betetzea galarazten dio premiazko egoera bati aurre egiteko.
  • Zaintza lanekin lotutako karga gutxitzea; hala, zaintzailearen gainkargak prebenituko dira, baita estresa eta osasunarentzako balizko kalteak ere.
  • Senideen eta bikoteen dinamika normalizatuak erraztea.
  • Ezinduak beren familia ingurune naturalean egotea erraztea.

Zer eskaintzen du?

Zerbitzu honen aldi baterako egonaldiak eskaintzen ditu eguneko zentroetan, 1, 2, 3, 4 edo 5 eguneko moduluetan, edo asteburuan.

Hartzaileak:

  • Autismoarekin lotutako gaitzak dituzten pertsonak.
  • Ezintasun intelektuala duten pertsonak.

Profesionalak ez diren zaintzaileen arreta jaso ohi dutenak dira.

Zelan eskatu behar da plaza bat senideei atsedenaldia emateko zerbitzuan?

Argibide gehiagorako:

  • APNABI, Autismoa eta autismoarekin lotutako beste gaitz batzuk dituztenen gurasoen elkartea. Tf. 944 755 704. www.apnabi.org
  • GORABIDE, ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkartea. Tf. 944 431 210. www.gorabide.com
 
 

e-mailez bidali