saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Desgaitasuna edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko arreta-zentroa

Informazioa

Eguneko arreta-zerbitzuak/eguneko zentroak banakako arreta integrala eskaintzen die desgaitasuna duten edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei egunez, haien autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo mantentzeko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta haien zaintzaileei laguntza eskaintzeko.

Eguneko zentroetan eta zentro okupazionaletan ematen da eguneko arreta-zerbitzua.

Zer eskaintzen dute?

  • Arreta pertsonala.
  • Gizarte- eta hezkuntza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea.
  • Laguntasun soziala.
  • Garraio egokitua, behar izanez gero, erabiltzaileen mugikortasun-zailtasunen arabera eta/edo garraio publikoa erabilita zentrora iristeko zailtasunen arabera.
  • Ostalaritzako elikadura-zerbitzua.
  • Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zentroek, berez zentro soziosanitarioak izaki, mediku- eta erizaintza-zerbitzua eskain dezakete, bai eta birgaitzea, terapia eta jarduera terapeutikoak ere.

Eguneko zentro batean sartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu bateko herritartasuna eduki behar da.
  • Gutxienez 18 urte eta gehienez 64 urte izatea.
  • Onartua izatea % 33ko desgaitasun-gradua edo hori baino handiagoa.
  • Egiaztatua izatea mendekotasun-ebaluazioa.
  • Plaza bati edo itxarote-zerrenda batean sartzeari uko egin ez izana.
  • Gaixotasun mentala dutenek, gainera, buruko gaixotasun kronikoaren edo buruko gaitz larri eta luzearen diagnostikoa izan behar dute, Osakidetzak emana.

Nola eskatu eguneko zentro batean sartzea?

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza batean modu iraunkorrean sartzeko prozedura hasteko, banakako arreta-programa bat (BAP) onartu behar da (mendekotasun-ebaluazioari lotua), non jasota egon behar den eguneko zentroan sartzea dela baliabiderik egokiena.

Salbuespen modura, eredu normalizatuan egindako eskaerak onartuko dira zenbait kasutan.

Eguneko zentroan plaza bat esleitzea

Ezinduentzako Zentroetarako Arretaren Beharraren Gizarte Adierazlearen arabera baloratuko da eguneko arreta-zerbitzuan/eguneko zentroan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituztenen egoera soziala. Balorazio medikoa eta psikologikoa lagungarria izango da interesdunaren profila erabakitzeko.

Horiek datu guztiak kontuan izanik, egoitza zerbitzuko plazaren onuradun izendaturiko pertsonak plaza esleitzeko prozesuan sartuko dira.

Prezio publikoa

Aztertu behar da ea hutsik dagoen plaza bat ondo egokitzen zaion plaza publikoa esleitzeko zain dagoen onuradunaren profilari, eta, horren ondoren, erabiltzailearen eta haren bizikidetza-unitatearen ekonomia- eta ondare-egoerari buruzko dokumentazioa eskatuko da.

Eguneko gehieneko prezio publikoa, 2016an, 10,97 euro izango da egun osoko plazetarako, ezinduentzako eguneko arreta zentroetan; 7,53 euro egun erdiz eta jantokiarekin, eta 3,65 euro, berriz, egun erdiz eta jantokirik gabe.

Lege-arauak

  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
  • 27059/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren zentroetan eta Aldundiak itundutako edo kontratatuetakoetan pertsona ezinduentzat dauden eguneko arretarako zerbitzuetako eguneko zentroetako plazak lortzeko baldintzak orokorrak onartzeari buruzkoa.
  • 204/2003 Foru Dekretua, urriaren 28koa; horren bidez, ezinduak zaintzako zentro propioetarako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratatupekoetako prezio publikoari buruzko arauak aplikatzea eta garatzea ebatzi da.
 
 

e-mailez bidali