saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

LIFE+ Ordunte Jasangarria

Informazioa

Gaurkotasuna

Europar Batzordeak Life+ Ordunte Iraunkorra proiektuaren amaierako txostena jaso du

Asteon entregatu zaio Europar Batzordeari Life+ Ordunte Iraunkorraren Amaierako Txostena, proiektuan egindako 5 urteko lanaren ekintza eta ondorio guztiekin.

Horrekin, LIFE+ Ordunte Iraunkorraren lanaren berezko etapa ixten da, eta orain post-LIFE kontserbazio plana gauzatzeko aldiari ekin behar zaio; horren konpromisoak datozen urteetan zehar garatuko dira.

(2018/07/03)

 
 
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuaren amaierako jardunaldiak

LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuak bere garapena burutu du, aurrez ezarritako helburuak beteta. Proiektuaren garapenak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horren egoera naturala hobetu du, eta mendi horiek ongi kontserbaturiko ingurune baten berezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzen du.

LIFE+ honek 25 milioi euroren aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta bost urteren buruan amaitu da, jardunaldi batzuen bitartez, zeinetan exekuzioan zehar lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatu diren. Jardunaldiak joan den abenduaren 13an egin ziren, Bilbon, eta hilaren 14an, Ordunteko Mendietan, eta, esparru horretan aurkeztu ziren emaitzak, LIFE + proiektuak landu dituen gaiei buruzko ponentziekin, eta Ordunten egindako jardueretako batzuk bisitatu ziren.

Lorpen esanguratsuenak (188 KB)

Ponentziak

(2018/01/08)

 

Ikusi berri guztiak

 

Azpimarragarria

Layman zabalkunde txostena

Layman zabalkude txostena (5.416 KB)

Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak

Zalamako zohikaztegiarei buruzko argitalpena

Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak (9.410 KB)

Ordunte ezagutu. Basozainaren bidexka
GPX fitxategiak GPS-an kargatzeko
KML fitxategiak Google Earth erabiliz ibilbidea 3D-an ikusteko

Ordunte Jasangarria unitate didaktikoa

Jolastu nirekin! eta deskubritu hau eta ORDUNTEri buruzko beste gauza gehiago.

 

Proiektuaren fitxa

Izenburua
Ordunte BGLren kudeaketa jasangarria, esparruaren kontserbazio naturalerako eta bertako baliabideen aprobetxamendurako.
Osoko aurrekontua
2.518.863 €.
Proiektuaren iraupena
64 hilabete (2012ko irailaren 1etik - 2017ko abenduaren 31ra).

Informazio gehiago (Proiektuaren fitxa)

Jarduera eremuak

Zalamako zohikaztegia

Europako habitat arraroenetako eta mehatxuenetako bat da. Zohikaztegi onbrogeniko bat da, euriko uretik eta etengabeko lainoetatik soilik elikatzen dena. Aktibo dago, zohikatza sortzen jarraitzen du, eta 3 hektarea inguruko azalera okupatzen du.

Salduero-Pozonegroko padurak-esfagnalak

Tokiko herritarren artean "urmaleak" izenez ezagunak, guztira 30 hektarea baino gehiago dituzten tesela txikitan daude banatuta. Anfibioen espezie ugarik aukeratzen duten bizilekua dira; horien artean, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan "arraro" bezala katalogatutako gailurretako uhandrea dago.

Basoak

Pagadi azidofiloak, ameztiak eta haltzadiak. Pagadiak leheneratuko dira pinudi eta eukalipto-basoetan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, eta haltzadiak berreskuratzeko lanak egingo dira erreketako ertzetan.

Iratzeak

Ordunteko erreketako burualdeetan, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans iratze espezie paleotropikalak daude kokatuta; biak Batasunaren interesekoak dira, Habitaten Zuzentarauaren arabera, eta kaltebereko espezie bezala daude katalogatuta Euskadirentzat.

  • Ordunte Logoa
  • Life Logoa
  • Natura 2000 logoa
 
Azken eguneratzea: 2018/05/11

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali