saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ordunte KBE

Informazioa

Ordunteko mendilerroa Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago; horrez gain, Kontserbazio Bereziko Eremua (BKE) da eta Europako Natura 2000 sare ekologikoaren barruan dago, alegia, habitat eta espezien garrantziari dagokionez kontinenteko eremu baliotsuenak babestu nahi dituen sarean. Izan ere, nahiko ezohikoak diren zenbait habitat garatu dira Enkarterrietan, hain zuzen ere, eskualdea geografikoki nolabait isolatuta dagoelako, lurrak izaera silizeo nabarmena duelako han, euri asko egiten duelako eta tontorretan lainoa etengabe dagoelako.

Eskualde bitxia izatea, neurri handi batean, bertan Zalamako zohikaztegia egoteari zor zaio; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko estalki motako zohikaztegi bakarra da. Habitat mota hori Europako ipar eta mendebaldeko eskualdeetan oso ohikoa eta berezko da, baina oso arraroa da Iberiar Penintsulan. Zohikaztegiaz gain, Orduntek interes handiko beste gune higroturboso batzuk ere baditu. Are gehiago, horrelako habitaten kontzentrazio handiena duen erkidegoko ZECa da, EAEn bakarrak diren espezie botaniko baliotsuak baititu, besteak beste, Eriophorum vaginatumderitzona, galtzeko arriskuan dagoen espezie gisa katalogatutakoa.

Oro har, pagadiek eta ameztiek estaltzen dituzte ibarbideak eta trokak, baina haltzadi multzo handiak ere badaude. Baso natural horietan interes komunitario handiko iratze espezieak bizi dira.

Inguru horretan aplikatzen den presioa eta eremuak duen aberastasun bitxia zaintzeko premia zirela medio, Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako "Ordunte Iraunkorra" proiektua onartu egin zuen Europako Batzordeak, hots, natura zaintzeko eta ingurumen arloko politikak aplikatu, eguneratu eta garatzen lagundu nahi duen tresna finantzarioa.

Life + Ordunte Jasangarria Proiektua

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.