saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Haurrak

Informazioa

Familia da, ezbairik gabe, adingabeen hezkuntza integralerako eta garapen orekaturako ingurunerik egokiena. Alabaina, zenbait faktorek eragina izan dezake hasiera batean babeserako gune hori toki kaltegarri bihur dadin haurrarentzat. Ondorioz, garapen normala galaraz dakioke haurrari. Hala gertatzen denean,  umeen babesgabezia edo tratu txarrak daudela esan ohi da.

Adingabeen babesaren arloko indarreko legerian ezarrita dagoenez, haurrari eta nerabeari eragiten dion edozein arrisku egoera eta babesgabezia prebenitu eta horietan esku hartu beharra dute nahitaez herri administrazio eskudunek, haien garapen integrala bermatzeko eta familia bizitza sustatzeko xedearekin.

Bizkaiko Foru Aldundiari, Gizarte Ekintza Saileko Haurren Zerbitzuaren bidez, adingabeen babesaren arloko kudeaketa eta erantzukizun funtzioen erabilpena esleitu zaio. Zerbitzuaren bulegoak Bilbon daude, Ugasko 3 bis 2. solairuan (plaza eraikina).

Adingabearen interes gorena izango da beti administrazioaren babesaren oinarria, eta jarduteko printzipio hauei lotuko zaie:

  • Adingabeen arrisku egoerak eta babesgabeziak galarazteko aurreneurriak sustatzea.
  • Adingabea bere famili ingurunean egotea, betiere bere interesen kontrakoa ez bada.
  • Familia alternatibak bilatzea egoera dela-eta familia taldetik banatu beharra dagoenean.
  • Adingabea berriz ere familian bizitzeko jarduketak sustatzea, betiere komenigarria bada eta haren mesederako bada.

Aukera-berdintasuna sustatzea eta diskriminazioaren eta bazterkeriaren kontrako borroka dira pisuzko oinarria babesgabezian diren adingabekoen eskubideak erabiltzeko, zeren eta bazterkeria handitu egin baita diru-sarrera urriengatik, hezkuntza desegokiagatik, etxebizitzaren egoera txarragatik eta gizarte, kultura, osasun eta hezkuntzaren gaineko partaidetza eragozten duten bestelako gizarte barrerengatik.

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.