saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Boletinak

Informazioa

Familia-harrerari buruzko kanpaina kartela: Benetan ez zaizula sartzen sehaska bat etxean?

BOTA BOSTEKUE aldizkariak Umeen Zerbitzuak eta Famili Harrera Sustatzeko Programak Bizkaian egiten dituzten ekintzak ezagutarazi nahi ditu.

Zenbait atalen bitartez (familia-harreran gako diren pertsonei elkarrizketak, familia-harrerari buruzko berri interesgarriak, argitalpen eta bideo interesgarriak, taldeetan egindako jarduerak, eta tailerrak harrera-familiekin eta harreran hartutako neska-mutilekin), Bizkaian familia-harreran dauden protagonistak nola bizi diren azaldu nahi dugu; zein ardura eta beharrizan dituzten, eta zein emaitza dituen konplexua eta oso onuragarria den babesteko neurri horrek.

Espero dugu laster argitaratzea familien, neska-mutilen eta Bizkaiko familia-harrerako profesionalen parte-hartze eta lankidetzarekin egingo den lehenengo aldizkaria.

Laster egingo dugu topo berriro, BOTA BOSTEKUE oihuak HARRERAK MEREZI DUELA transmititu nahi duelako, zaila bada ere.

Bizkaiko Familia-harrerari buruzko aldizkaria - 2015eko abendua

 
 

e-mailez bidali