saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Behargintzak: Eskualdeko enplegaguaren sustapena

Informazioa

Xedea

Dekretu honen xedea da Behargintzak enplegu eta tokiko garapenerako zentroentzako diru-laguntzak arautzea; diru-laguntza horien bidez, Bizkaiko eskualdeetan enplegu-politikak eta tokiko garapena artikulatu nahi dira.

Behargintza zentroak

  1. "BERMEOKO UDALA": Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta Behargintza Bermeo
  2. "ERANDIOKO UDALA": Erandio. Erandio Behargintza
  3. "ERMUKO UDALA": Ermua eta Mallabia. Emua, Ayuntamiento
  4. "GALDAOKO UDALA": Galdakao. Galdakao Behargintza
  5. "GERNIKAKO UDALA" Gernikaldea: Gernika Lumo, Arratzu, Ea, Busturia, Errigoiti, Muxika, Gautegiz-Arteaga, Mendata, Morga, Ibarrangelu, Forua, Murueta, Nabarniz, Ajangiz, Elantxobe, Ereño eta Kortezubi. Gernika-Lumo. Centro de Iniciativas profesionales
  6. "GETXOKO UDALA": Getxo. Getxolan
  7. "LEIOAKO UDALA": Leioa. Leioa Behargintza
  8. "PORTUGALETEKO UDALA": Portugalete. Portugalete Behargintza
  9. "SANTURTZIKO UDALA": Santurtzi. Santurtzi Behargintza
  10. "SESTAOKO UDALA": Sestao. Sestao Behargintza
  11. "BASAURI-ETXEBARRI BEHARGINTZA, SL" Basauri-Etxebarri: Basauri eta Etxebarri. Basauri -Etxebarri S.L.
  12. "BEHARGINTZA TXORIERRI S.L.": Loiu, Lezama, Larrabetzu, Sondika, Zamudio, Derio. Txorierri S.L.
  13. "BILBAO EKINTZA": Bilbo. Bilbao Ekintza Epel
  14. "ENKARTUR": Gueñes, Galdames, Alonsotegi, Gordexola, Balmaseda, Sopuerta, Zalla. ENKARTUR
  15. "INGURALDE": Barakaldo. Inguralde
  16. LEA ARTIBAIKO GARAPEN AGENTZIA, SA: Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa. Lea-Artibai. Agencia de Desarrollo, S.A.
  17. "DURANGOKO MERINALDEAREN MANKOMUNAZGOKO BEHARGINTZA": Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Mancomunidad de La Merindad de Durango
  18. "MEATZALDEKO BEHARGINTZA" Meatzaldea: Muskiz, Abanto eta Zierbena, Zierbena, Ortuella eta Trapagaran. www.behargintza-zm.com
  19. "MUNGIALDEKO BEHARGINTZA S.L.": Mungia Mungia Behargintza S.L.
  20. "URDUÑAEDERRA URDUÑA EDERRA  SL": Urduña. Urduñaederra Urduña Ederra, S.L.
  21. "URIBEKOSTAKO BEHARGINTZA S.L.": Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz. Uribe Kosta Behargintza S.L.

Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak

Tokiko enplegua hobetzeko tokiko edo eskualdeko jarduera-proiektuak baldin eta jarduera hauetako bat egiteko badira:

  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea; arreta berezia jarriko da talde hauetan: emakumeak, gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak, iraupen luzeko langabetuak eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenak.
  • Enplegua sustatzea mendetasuna duen pertsonentzako arreta soziosanitarioaren sektorean.
  • Enplegu berdea sustatzea. Dekretu honen ondorioetarako, jarduera edo sektore ekonomiko hauetan sortutakoa izango da enplegu berdea: energia berriztagarriak, garraio, eraikuntza eta birgaitze iraunkorra, bioerregaien sorrera, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, turismo iraunkorra, hondakinen eta hondakin-uren kudeaketa eta tratamendua, eta baso-eremuen kudeaketa.
  • Udaleko edo eskualdeko enpresa- eta merkataritza-sarea sustatzea, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak ezartzeko jarduerak ere.
  • Laneratze-enpresak sustatzea.
  • Udalean edo eskualdean instalatutako enpresei laguntzea eta zerbitzuak eskaintzea, batez ere industria, merkataritza eta turismoaren arloetan.
  • Gizarte eta laneko berrikuntzaren arloan proiektu estrategikoen barruko jarduerak egitea, batez ere gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzat.

Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroek beren eskura dauden baliabide guztiak erabiliko dituzte proiektuak garatzean emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadin.

Laguntzen zenbatekoa

Erakunde eskatzaile bakoitzari aurkeztu dituen ekintza guztiengatik gehienez 50.000 euroko diru-laguntza emango zaio.

Epeak

  • Ekintzak burutzeko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • Eskabideak aurkezteko modua, tokia eta epea: Eskabideak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 14an hasiko da, 8:00etan, eta urte bereko martxoren 23an amaituko da, 13:30ean.
  • Eskabidea —eskatutako datu guztiak behar bezala beteta eta foru dekretu honen 11. artikuluan zehaztutako agiri guztiak erantsita— Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren erregistroan aurkeztu beharko da; horretarako, Orueta Apezpikua kaleko 6 zenbakira joan beharko da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Araudia

Bizkaiko Foru Aldundiaren 47/2016 FORU DEKRETUA, 2016ko martxoaren 8koa. Honen bidez, Behargintzak enplegu eta tokiko garapenerako zentroentzako diru-lagun-tzak arautzen ituzten oinarriak eta deialdia ezartzen dira; diru-laguntza horien xedea da Bizkaiko eskualdeetan enplegu-politikak eta tokiko garapena artikulatzea (859 KB)

Eskaera dokumentuak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali