saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak 2018

Informazioa

Xedea

2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14ra bitarteko epearen barruan sortutako enpresen abiarazteko eta lehen urteko funtzionamendurako laguntzak.

Erakunde onuradunak

Honako hauek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako laguntzen onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresek (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 2017-09-16tik 2018-09-14ra bitartean ekonomi jardueretan alta ematea.
  • Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaileetako batek gutxienez Bizkaian eduki behar du egoitza, gutxienez 3 hilabetez jarraian eta etenik gabe eta hilabeteok izan behar dute ekonomia-jardueraren altaren aurre-aurrekoak; enpresa EJZn alta eman aurreko berehalako unean langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta emanda egotea egiaztatu behar du. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langile-kooperatibei, ezta lan-sozietateei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude.
  • Banakako prestakuntza eta aholkularitza 39/2018 Dekretu Arautzailearen 1. ataleko erakunde onuradunekin egin duela

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, pertsona sustatzaile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu baten baino gehiagotan parte hartu. 53/2016 Foru Dekretuaren eta 15/2017 Foru Dekretuaren kargurako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek ezin izango dute parte hartu, ezta enpresa horien sustatzaileek ere.

Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen egitateak

Agiriak

Epeak

  • Ekintzak egiteko epeak: 2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14ra (biak barne).
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 20an hasiko da, 8:00etan, eta 2018ko irailaren 14an bukatuko da, 13:30etan.

Aurkezteko era: - Eskabidea eta eskabideari dagokion dokumentazioa Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako, beharrezkoa da sinadura elektronikoa izatea edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali