saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Enpresa proiektu berritzaileak garatzea

Informazioa

Xedea

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Lankidetza areagotzea Bizkaian enpresa-ekimen berrietan lan egiten duten eragileekin.

Pertsona eta erakunde onuradunak

  1. Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  2. Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.
  3. EJZn alta emandako dataren arabera 2014ko urtarrilaren 1a aurretik jardunean hasi ez diren enpresa berritzaile berriak. Enpresa horiek merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan eratuak izan behar dira.

Sozietate publikoak, zuzenbide publikoko erakundeak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak ez dira onuradun izango.

Pertsona eta erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea edo sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea lurralde horretan izatea.
  2. Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea.
  3. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana.
  4. Diru-laguntzei buruzko Foru Arauko 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea. Baldintza hau Ekonomia Sustatzeko Sailaren Erakundeen eta Pertsonen Erregistroko eskabidean aipaturiko aitorpenaren bitartez egiaztatuko da.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa

Enpresa planaren garapena eta definizioa.

Garapenerako gastu hauek jaso ahal izango dute laguntza:

  • Enpresa proiektuaren bideragarritasunari buruzko azterlanak eta merkatuari buruzko azterketak,prototipoak, txosten eta azterketa tekniko zehatzak, azoketara bidaiak eta horietan parte hartzea, Enpresa-proiektu berria garatzeko aholkularitza pertsonalizatua.
  • Garapenerako gastuen %70erainoko diru-laguntza eta 40.000€ gehienez. Lehentasunezkotzat jotzen diren proiektuetarako (dekretuaren 2. artikuluaren arabera) diru-laguntzaren %80; gehieneko muga 60.000 euro. «Hazteko ahalmen handikotzat» jotzen diren proiektuetarako diru-laguntzaren %90; gehieneko muga: 80.000 euro.

Arautegia

Bizkaiko Foru Aldundiaren 161/2014 Foru Dekretua, Abenduaren 9koa (abenduaren 19ko BAO) (1.6 MB)

4890/2015 Foru Agindua, maiatzaren 20koa (maiatzaren 29ko 101 zk. BAO)

Dokumentuak

Eskabideak aurkezteko epea

2015eko ekainaren 4tik 2015eko irailaren 15era arte (13:30etan).

2014ko laguntzen deialdia

Jasotako laguntzen justifikazioa

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

 
 

e-mailez bidali