saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Kenkari fiskalak Bgatik (berrikuntzagatik)

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko eta Ekonomi Sustapen Saileko titularrek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, berrikuntza-gaietan espezialista den BEAZ foru-sozietateak "zerga-ondorioetarako kalifikazio-txostenak" egin ahal izateko, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauan exijitutako betekizun zientifiko eta teknologikoak betetzeari buruzkoak, 63. artikuluan araututako kenkaria aplikatzeko.

Akordio hori dela bide, BEAZek doako txosten horiek egin ahal izango ditu, eta, txosten horietan, jarduerak berrikuntzatzat kalifikatzeko eskatutako betekizunak betetzen diren adieraziko du. Txostenak epe hauetan egingo dira:

  • Eskaera urte naturaleko lehenengo seihilekoan egiten bada, urte naturalean zehar.
  • Eskaera urteko bigarren seihilekoan egiten bada, urte natural horretan zehar edo hurrengo urteko lehenengo seihilekoan.

Halaber, BEAZek, Ogasun eta Finantza Sailak eskatuta, txosten osagarriak egin ahal izango ditu, zergadunen jarduerak berrikuntzatzat kalifikatzeari buruzkoak.

Zerga kalifikazioari buruzko txosten teknikoak eskatzeko:

http://app.beaz.bizkaia.net

Proiektuaren Memoria

Proiektuaren Memoria (390 KB)

 
 

e-mailez bidali

 

Informazio gehiago Interneten: