saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkarrizketa zibilerako mahaia

Informazioa

Zer da Bizkaiko Ezlkarrizketa Zibilerako Mahaia (BEZM)?

Bizkaiko Ezlkarrizketa Zibilerako Mahaia lanerako espazio konpartitua eta elkarrizketa nahiz lankidetzarako tresna bat da, egonkorra, eraginkorra eta bi norabidekoa dena, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren eta gure lurraldean presente dauden gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakunde eta sareen artekoa.

Mahai horretan sortzen diren ekimenak, ondoren, lankidetzaren bidez bultzatzen dituzte mahaian parte hartzen duten erakunde eta sareek nahiz sailak berak. Ekimen horien artean dago:

  • adostutako diagnostikoa eta jarduketa-proposamenak lantzea, gizarte-zerbitzuen arlotik erantzun ahal izateko krisiak gizartean dituen ondorioei. (Ikusi dokumentua erantsitako fitxategietan)
  • baterako komunikazio-ekintza bat diseinatu eta abian jartzea, gizarte-zerbitzuetarako sarbidea eskubide bat dela erakusteko.

Lankidetzarako ibilbide eta esparru zabalago baten barruan sartzen da BEZM, eta horren adierazpide dira, besteak beste, hauek:

  • Etengabeko elkarrizketa eta harremana.
  • Gizarte-ekimenaren laguntzarekin batera, bazterkeria-, babesgabetasun-, desgaitasun- eta —hein handi batean— mendekotasun-egoerei erantzuteko arreta-sareak eratzea.
  • Erakundeek eta sareek parte hartzea Aldundiak gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen ekintzen orientabidean eta ebaluazioan, aholkuen eta lan-taldeen bidez, plan estrategikoa nahiz plan sektorialak prestatu, haien jarraipena egin eta haiek ebaluatzeko.
  • Sailak egiten duen sustapen-lana, erakundeek aurrera eramaten dituzten interes orokorreko beste jarduera batzuetan lagundu eta haiek babesteko.

Nortzuk dira BEZMan parte hartzen direnak?

 
 

e-mailez bidali