saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Desgaitasunaren ebaluazioa

Informazioa

Desgaitasun-egoerak ebaluatzerakoan kontuan hartzen da pertsona batek zenbateko mugak dituen bere jardunean, eta, hala badagokio, aintzat hartzen dira pertsona hori gizarteratzea eragozten beste faktore sozialak ere; besteak beste, hauek: familia, egoera ekonomikoa, laneko egoera, kultura eta gizarte-ingurunea.

Nola zehazten da desgaitasun-gradua?

Egoera iraunkorrak hartzen dira kontuan, tratamenduak amaitu ostekoak, hain zuzen.

Minusbaliotasun egoerak gradutan sailkatzen dira, larritasunaren arabera.

Irizpide tekniko bateratuen arabera egiten da kalifikazioa, eta irizpideok araudiak biltzen dituen baremoen bitartez finkatzen dira.

Desgaitasun-gradua zehazteko, jarduera-mugen ebaluazioan lortutako puntuazioari faktore sozial osagarrien baremoan lortutako puntuazioa gehitzen zaio (edozelan ere, azken puntuazioa ezin da izan 15 puntutik gorakoa).

Faktore sozial osagarrien baremoa jarduera-mugen ebaluazioaren gainean aplikatu ahal izateko, ebaluazio horrek 100eko 25ekoa izan behar du.

Independenteak dira kalifikazio hori, batetik, eta beste erakunde batzuek beren eskumen publikoak betez egindakoak (lanerako ezgaitasuna, ezgaitasun judiziala, etab.), bestetik.

Ebaluaziorako taulak abenduaren 23ko 1971/199 Errege Dekretuan daude jasota (BOE, 2000ko urtarrilaren 26koa. PDF 2,26 Mb)

Nola aplikatzen dira hirugarren pertsona bat behar izateari eta mugikortasunari buruzko baremo espezifikoak?

Desgaitasun-egoera larri batzuen kasuan, halako desgaitasuna duenak doako pentsioen edo Gizarte Segurantzaren prestazioen osagarriak jasotzeko eskubidea izan dezake (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 148. eta 186. artikuluetan ezartzen dira).

Pertsona batek beste hirugarren baten laguntza behar duen erabakitzeko, 1971/1999 Errege Dekretuko 2. eranskinean jasotzen den HPL baremoa erabiliko da. Interesdunak hirugarren pertsona baten laguntza behar duela erabakitzeko, HPL baremoan 15 puntu behar ditu, gutxienez.

Mugikortasun-arazo larriak eragiten dituzten desgaitasun-egoerei aurre egiteko beste abantaila batzuk ere eskaini ahal zaizkie desgaituei (aparkatzea…).

Mugikortasun-arazoak zenbatekoak diren erabakitzeko, 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskinean jasotzen den SCGT (Garraio Kolektiboak erabiltzeko dauden zailtasunak neurtzeko baremoa) baremoa erabiliko da. Pertsona batek baremo hori gainditzen du, baldin eta A,B,C emaitza lortzen badu edo 7 puntu edo gehiago lortzen baditu.

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 

e-mailez bidali