saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

AP-8 MHS autobidea: Deskontuak

Informazioa

Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren I. eta II. motetako ibilgailu astunetarako, jarraian adierazi diren deskontuak ezarri dira. Deskontu horiek ondoriozko tarifaren gainean aplikatuko dira, OBE gailua identifikaziorako eta ordainketarako bide gisa erabiltzen bada; izan ere, horrela doikuntza hilero ordain daiteke OBE gailuari lotutako kontuan: AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez 20 ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien %13, baldin eta OBE gailua erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Bidesariak zein deskontuak aplikatzean ez da kontuan hartuko garraiolariaren nazionalitatea, ez zuzenean, ez zeharka, ez eta haren egoitza zer herrialdetan dagoen, ez ibilgailua non matrikulatuta dagoen, ez ibilgailua nora doan ere. Hori dela eta, ondo azalduko da zerk ematen duen deskontua aplikatzeko eskubidea, denek jakin dezaten.AP-8 Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko deskontuak (Larraskitu - Santurtzi).

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.