saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

AP-8 MHS autobidea: Bidesariak

Informazioa

MHS bidesariak
2017ko Urtarrilaren 1ean 00:00 ordutik aurrera aplikatzeko tarifak
  Arinak Astunak I Astunak II
Laneguna Larunbat eta jaiegunetan 24:00etatik 06:00etara Laneguna Larunbat eta jaiegunetan 24:00etatik 06:00etara Laneguna Larunbat eta jaiegunetan 24:00etatik 06:00etara
Bilbo Ekialdea - Bilbo Hegoaldea 0.48 0.25 0 1.82 1.82 0 2.07 2.07 0
Bilbo Ekialdea - Ortuella 0.97 0.49 0 3.66 3.66 0 4.11 4.11 0
Bilbo Ekialdea - Santurtzi 1.22 0.61 0 4.38 4.38 0 4.94 4.94 0
Bilbo Hegoaldea - Ortuella 0.48 0.25 0 1.82 1.82 0 2.07 2.07 0
Bilbo Hegoaldea - Santutzi 0.73 0.38 0 2.56 2.56 0 2.87 2.87 0

Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren I. eta II. motetako ibilgailu astunetarako, jarraian adierazi diren deskontuak ezarri dira. Deskontu horiek ondoriozko tarifaren gainean aplikatuko dira, OBE gailua identifikaziorako eta ordainketarako bide gisa erabiltzen bada; izan ere, horrela doikuntza hilero ordain daiteke OBE gailuari lotutako kontuan:

Hilabete naturalean noranzko berean 20 bidaia edo gehiago (zero tarifaren ordutegian egindako bidaiak kontuan hartu gabe) egiten dituzten ibilgailuek egindako tarteen %13, identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematiko beraren bidez (OBE) ordaintzen bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Bidesaria aplikatzeko ondorioetarako, ibilgailu-motak:

Arinak:
hurrengo sailkapenean agertzen diren 3,5 tonatik behera baimendutako gehieneko pisudunak:
  • Motozikletak, sidekardunak edo sidekarrik gabekoak.
  • Atoirik gabeko automobilak.
  • Automobil atoidunak, ardatzetan gurpil bikoitzik ez dutenak.
  • Mikrobusak, furgoiak eta furgonetak, 2 ardatz eta 4 gurpildunak.
Astunak I:
hurrengo sailkapenean agertzen diren 3,5 tona edo hortik gora baimendutako gehieneko pisudunak:
  • 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten automobilak, gurpil bikoitzeko ardatz 1 dutenak.
  • 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten furgoiak eta furgonetak, gurpil bikoitzeko ardatz 1 dutenak.
  • 2 ardatzeko kamioi eta autobusak, ardatz 1eko atoidunak edo atoirik gabeak.
  • 3 ardatzeko kamioiak eta autobusak.
Astunak II:
hurrengo sailkapenean agertzen diren 3,5 tona edo hortik gora baimendutako gehieneko pisudunak:
  • 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten automobilak eta mikrobusak, 2 ardatz edo gehiagoko atoia eta gutxienez gurpil bikoitzeko ardatz 1 dutenak.
  • 2 ardatz eta 4 gurpil dituzten furgoiak eta furgonetak 2 ardatz edo gehiagoko atoia eta gutxienez gurpil bikoitzeko ardatz 1 dutenak.
  • Kamioi eta autobus atoidunak edo atoirik gabekoak, guztira 4 ardatz edo gehiago dituztenak.
 
 

e-mailez bidali