saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Foru Agiritegia

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren Katalogoa.


Aplikazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren Katalogoa.

 

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren (BFAH) helburua da Bizkaiko dokumentazio historiko guztia gordetzea, zaintzea eta jendearen eskura jartzea, dokumentazio horren jatorria eta euskarria edozein direla ere; helburu hori lortzeko muga bakarra da Legeak dokumentu historikoetarako eta haien kontsulta publikorako ezarritakoa.

Agiritegia 1990. urtean eratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren funtsak bilduta; garai hartan, Gernikako Batzar Etxean, Bizkaiko Aldundiaren Agiritegian eta Aldundiaren beraren bulegoetan zeuden funts horiek. Ondoren, beste funts batzuk gehitu dira: Bizkaiko korrejidorearen, haren tenienteen eta XX. mendearen aurreko beste erakunde judizial batzuen funts judizialak, hitzarmen bidez sartzea erabaki duten lurralde historikoko udalen funtsak, sakabanaturik zeuden notario-protokolo batzuk, jatorriz Bizkaian zeuden hainbat erakunde eta enpresaren materialak eta Bizkaiko familia batzuen agiritegi batzuk.

 
 
 

e-mailez bidali