saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nola Iritsi BFAH

Informazioa

Foru Agiritegiaren eraikinaren kokapena

Get Adobe Flash player
 

NOLA IRITSI

AUTOBUSA
BIZKAIBUS:
Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora (BFAH) ) hurbitzeko autobus linea zuzenak:A3340, A3151, A3247 (aireportua), A3 (Kale Nagusia 79 geltokia)
BILBOBUS:
AUTOA

Nondik: Santander (A8) / Nondik: Donostia, Gasteiz edo Iruñea (A68 eta A8): Hiria inguratzen duen autopistatik hartu ezazu Bilbo Jesusen Bihotza sarrera. Sarbidean, Sabino Arana etorbidearen amaieran eta Jesusen Bihotza plazara iritsita eskumara jo Kale Nagusitik. Kale Nagusian eskumara bira egin María Díaz de Haro kalea sartu. Kale horretako 11. zenbakian kokatua dago.

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoak (BFAH) ez du berezko aparkalekurik bisitarientzat. Halere, inguruan badira erabil daitezkeen udal aparkaleku-plazak (parkimetro bidez ordainduta), edo Indautxu plazako eta Euskalduna Jauregiko gertuko aparkalekuak:

  • Euskalduna Jauregiko aparkalekuan ibilgailua uzteko: Sabino Arana etorbidetik jarraitu behar duzu aparkalekuaren seinalizazioa topatzen duzun arte.

  • Indautxu plazako aparkalekuan ibilgailua uzteko: Juan Garai kaletik zoaz Zabalburu plazan eskuinaldera Santimami Zumarkalea hartzeko. Indautxu plazara iritsiko zara eta plaza inguratu beharko duzu aparkalekuan sartzeko.

METROA

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) Metro geltoki hurbilenak: Indautxu (Areilza irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana irteera).

TRANBIA

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) tranbia geltoki hurbilenak:Euskalduna eta Sabino Arana.

TRENA

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) aldiriko trenen geltoki hurbilenak: Autonomia (Maria Diaz Haroko kaleko irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana Luis Briñas kaleko irteera).

 
 
 

e-mailez bidali