saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Lege Oharra

Informazioa

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoko (BFAH) dokumentazio osoa eskuratze edo iriste askekoa da, ondoko kasu hauetan izan ezik:

  • Dokumentaziora iristeari dagokionez indarreko legeriari lotuta dagoena (Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/85 Legeko 57. artikulua; Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen 232/2000 Dekretuko 19. artikulua).
  • Artapen edo kontserbazio egoera txarrean dagoen edo zaharberritzen ari den dokumentazioa (Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legeko 62. artikulua).
  • Antolakuntza prozesuan dagoen dokumentazioa.
  • Funtsa bereziak (pergaminoak, beirazko plakak, etab.).

Azken hiru kasu horietan zentroko zuzendaritzaren berariazko baimena beharko da dokumentuen kontsultarako.

Funtsen kontsulta indibiduala da eta ikertzaile bakoitzak jasoko duen dokumentazioaren erantzukizuna du. Debekatuta dago, beraz, ikertzaile bik edo gehiagok instalazio-unitate baten kontsulta egitea edo dokumentuak trukatzea erabiltzaileen artean.

Segurtasun eta zaintza arrazoiengatik ikertzaileek orri solteak, arkatzak edo ordenagailu eramangarriak baino ezin dituzte erabili; ezin da estilografika edo errotulagailurik erabili dokumentuak kontsultatzen diren bitartean.

Ikertzaileei mesedez eskatzen zaie dokumentazioa ahalik eta kontu handienarekin tratatzeko eta erabiltzeko, espedientean edo kutxaren barruan dokumentuok duten ordena aldatu gabe. Debeku da, salbuespenik gabe, dokumentuen gainean inolako seinale do zenbakirik jartzea.

Jabetza intelektuala

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa da webgune honen jabea da, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, argazkiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

Merkataritzako erabilera

Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH).

 
 

e-mailez bidali