saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzea

Informazioa

Herritarrek ingurumen osasuntsurako eskubidea izan dezaten eta ingurumena errespetatu eta zaintzeko betebeharra bete dezaten, herri agintaritzen esku dagoen informazio garrantzitsua eskuratzeko modua izan behar dute.

Ingurumenari buruzko informazioara sartzeko eskubidea

Edozein pertsona fisikok edo juridikok, elkarteek, erakundeek eta taldeek honako hauetarako eskubidea dute:

  • Herri agintarien esku dagoen ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko, edo agintari horien izenean informazioa duten beste batzuen esku dagoena, interes berezirik erakutsi behar izan barik.
  • Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideen berri jasotzeko.
  • A Ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea behar bezala erabiltzeko aholkuak jasotzeko.
  • Informazioa bilatzeko laguntza jasotzeko.
  • Aukeraturiko moduan edo formatuetan eta legez ezarritako epeetan eskaturiko informazioa jasotzeko.
  • Informazioa ez emateko edo aukeraturiko moduan edo formatuetan ez emateko zioen berri izateko.
  • Eskaturiko informazioa jasotzeko exijituriko beharreko tasak eta prezioak zein diren jakiteko, hala denean.

Zer da ingurumenari buruzko informazioa?

Herri agintaritzaren esku dagoen idatzizko, ikusizko eta entzutezko informazio oro, elektronikoa edo beste edozein eratako informazio, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoena, honako gai hauen ingurukoa bada:

  • Ingurumeneko elementuen egoera: airea, ura, lurra, flora, fauna, ekosistemak eta paisaiak, etab., eta elkarri eragiteak.
  • Ingurumenean eragina izan dezaketen faktoreak: substantziak, energia, zarata, irradiazioak, hondakinak, igorpenak, isurketak, etab.
  • Ingurumen faktoreetan eta elementuetan eragina izan dezaketen neurriak eta jarduerak: politikak, arauak, planak, programak, erabakiak, ekintzak, etab.
  • Ingurumenari buruzko txostenak.
  • Ingurumenean eragina duten neurriei eta jarduerei buruzko erabakiak hartzean erabilitako gizarte-ekonomiako azterketa.
  • Pertsonen osasun eta segurtasun egoera eta bizi-baldintzak, ondare historiko, kultural eta artistikoaren eta eraikuntzen egoera, ingurumeneko elementuek edo ingurumenean eragina duten faktoreek, neurriek eta jarduerek ukituta badaude.

Nola eskuratu ingurumenari buruzko informazioa?

Araudia:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali