saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Noiz erabili 036 edo 840 eredua

Informazioa

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorrak Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga sistemaren printzipioak eta arau juridikoak ezarri ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiari ahalmena eman dio hura garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Ahalmen horretaz baliatuta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalei buruzko Araudia onetsi zuen abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez.

2010/11/24an ondokoak argitaratu dira: azaroaren 16ko 121/2010 Foru Dekretua, aurrean aipatutako araudia aldatu duena; 120/2010 Foru Dekretua, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzeko arauak ezarri dituena.

Berrikuntza nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) kudeatzeko prozedura berrien ezarpena da. Izan ere, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera Zergaren Matrikulan SALBUETSITA GABEKO subjektu pasiboak bakarrik egongo dira, hau da Zerga ordaindu behar dutenak, eta 840 eredua aurkeztu beharko dute alta, baxa edo aldaketa eskatzeko.

Ostera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergatik SALBUETSITA dauden subjektu pasiboek enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuko alta, baxa eta aldaketa aitorpenak aurkeztu behar dituzte (036 eredua), eta ez dute aurkeztu behar 840 eredua, orain arte bezala. Horrela, errazago eta azkarrago egin ahal izango dituzte izapideak.

Berrikuntza nagusiak

  • JEZetik SALBUETSITA dauden subjektu pasiboek 036 eredu berriaren 3. eranskinaren bitartez jakinarazi behar dituzte beren jarduera ekonomikoen altak, baxak eta aldaketak. Eredua 2011/01/1ean jarriko da indarrean eta behar beste eranskin bete behar dira.
  • JEZetik SALBUETSITA EZ DAUDEN subjektu pasiboek 840 ereduaren bitartez eman behar dute Zergaren Matrikulako alta, baxa eta aldaketen berri.
    • Alta aitorpena: jarduera ekonomiko bati ekiten diotenean, nahiz eta jarduera bera salbuetsita egon; gainera, aplikatzen izan duten salbuespen bat aplikatzeko baldintzak betetzeari uzten diotenek ere aurkeztu behar dute (Zerga ordaindu behar duten urtearen aurreko urteko abenduan).
    • Baxa aitorpena: jarduera ekonomiko uzten diotenean; gainera, Matrikulan egonik salbuespenen bat aplikatzeko eskubidea lortzen dutenek baxaren aitorpena aurkeztu behar dute Zergaren kargatik salbuetsita geratuko diren urtearen aurreko urteko abenduan.
  • JEZetik SALBUETSITA EZ DAUDEN subjektu pasiboek enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuko alta, baxa eta aldaketa aitorpenak aurkeztu behar dituzte (036 eredua).
  • Matrikulan Zergatik SALBUETSITA EZ DAUDEN subjektu pasiboak bakarrik egongo dira; udaletxeetan eta Foru Ogasunaren bulegoetan jarriko da jendaurrean, urtero otsaileko azken hamabostaldian.
  • Oraindik aurrera Bilboko Udalak eta Basauriko Udalak ez dute kudeatuko JEZen Matrikula. Beraz, jarduera guztien altak, baxak eta aldaketak Foru Ogasunaren bitartez izapidetuko dira.

Aldaketak taula honetan azaltzen dira:

Berrikuntzak 036-840 ereduetan
EPAZ MOTA EGOERA EREDUA
Alta Alta berria Salbuetsita 036 alta eredua (3. eranskin bat jarduera bakoitzeko)
Alta berria Salbuetsi gabe 036 alta eredua (3. eranskinik ez) + 840 bat jarduera bakoitzeko
EPAZn Jarduera berrien altak Salbuetsita 036 aldaketa eredua, 3. eranskin bat jarduera bakoitzeko
Jarduera batxuen baxak Salbuetsita 036 aldaketa eredua, 3. eranskin bat jarduera bakoitzeko
Jarduera batzuen altak eta baxak Salbuetsi gabe 840 jarduerako + (*)
Erabateko baxa Salbuetsita 036 baxa eredua
Erabateko baxa Salbuetsi gabe 840 eredu bat jarduerako bakoitzeko 036 baxa eredua
Aldaketak salbuespenean Lehen ez salbuetsita eta orain salbuetsita 840 jarduerako
Aldaketak salbuespenean Lehen ez salbuetsita eta orain salbuetsita 840 jarduerako

EPAZ: Enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsua.

 (*) 036 aldaketa eredua, zerga betebehar edo egoeraren bat aldatuz gero.

 
 

e-mailez bidali