saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Urruneko Laguntza

Informazioa

Itzuli

 

Urruneko Laguntza

Ongi etorri Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Urruneko Laguntzara.

Urruneko Laguntza zerbitzuaren xedea aurrekontu-kontabilitatearen aplikazioa erabiltzen dutenei foru sail honek eskaintzen dien euskarri teknikoa hobetzea da.

Zerbitzu honekin agertzen diren zalantzak argitu eta gorabeherak konpondu ahal dira, arin eta era eraginkorrean.

Udal erabiltzaileak zerbitzu honetara konektatzea eskatuko du eta, hortik aurrera, Interneten ibiliko da foru teknikariekin batera, saio berean eta guztia benetako denboran. Horrela foru teknikariek erabiltzaileak bere lanpostuan aktibatuta daukan pantaila bera ikusi ahal izango dute euren ordenagailuetan.

Udal erabiltzaileak bere ordenagailua bistaratzeko baimena emango dio foru teknikariari eta une oro berehala konektatu eta deskonektatzeko aukera izango du.

 
laguntza informatikoko on-line zerbitzua
 
 

e-mailez bidali