saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendetasun egoeran dauden pertsonentzako egoitzen zerbitzuari loturiko prestazioa

Informazioa

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren xedea da egoitza-zentro bati emandako arretaren ondoriozko gastuak estaltzea, aldi baterako egonaldia izan edo etengabekoa izan.

Prestazioa aldian behingoa izango da, eta mendeko adindunentzako foru egoitzen zerbitzu publikoa lortu ezin denean edo adindunentzako foru egoitzen zerbitzu publikoan sartutako zentroan sartu ezin direnean baino ez da onartuko.

Onuradunak

Hauek izango dira prestazio ekonomiko honen onuradunak:

  • Mendekotasuna duten adineko pertsonentzako foru egoitzen zerbitzu publikoan plaza baten onuraduna izatea onartu zaien pertsonak.
  • Desgaitasuna duten 60 urtetik beherako pertsonak, foru agindu bidez deklaratutako itxarote-zerrendan daudenak.
  • Bai aldi baterako egonaldirako bai egonaldi iraunkorrerako eskubidea onar daiteke.

Zerbitzuari lotutako prestazioaren gehieneko zenbatekoa

Prestazio ekonomikoaren zenbatekoa mendekotasunaren graduaren eta puntuen eta onuradunaren ahalbide ekonomikoaren araberakoa da.

  • III. gradua, 90 - 100 punturekin. 833, 96 euro
  • III. gradua, 75 - 89 punturekin. 625, 47 euro
  • II. gradua, 65 - 74 punturekin. 462, 18 euro
  • II. gradua, 50 - 64 punturekin. 401, 20 euro

Onartutako prestazioa ordaintzeko eskaera.

Ordainketa berariaz eskatu behar da; prestazioa onartzen denetik aurrerako hileko kopuruak baizik ez dira eskatu behar.

Ordainketak direla eta, jakinarazpentzat hartuko da eskatzaileak espedienteko banku-helbideratzearen fitxan adierazitako kontuan egindako abonua.

Kopuruak hila amaitutakoan ordainduko dira, faktura aurkeztu ondoren (fakturan sinesgarriro agertu behar da interesdunak ordaindu duela), hurrengo hileko azken eguna pasatu baino lehen. Hala egin ezean, interesdunak aldi horretako prestazio ekonomikoari uko egin diola pentsatuko da. Aldi baterako egonaldietan, egonaldi osoko kopurua faktura bakar batean ordain daiteke, hura bi hilabete baino luzeagoa izan ezean.

Prestazioa onuraduna egoitzako plazan bizi izan den egunen kopuruaren proportzioan kalkulatuko da.

Onuradunen betebeharrak.

  1. Prestazio ekonomikoa ematen den xederako erabili behar da, ez beste ezertarako.
  2. Gizarte Ekintza Sailak prestazioaren kudeaketarako eskatzen dizkien informazio guztia eta agiri guztiak eman eta aurkeztu behar dituzte.
  3. Arautegi honetan ezarritako gainerako betebehar guztiak.

Prestazioa jasotzeko eskubidea aldatzea.

Prestazioak onuradunaren egoera pertsonalaren arabera alda daitezke prestazioa aitortzeko ezarritako betekizunak edo haren zenbatekoa finkatzeko kontuan hartutako inguruabarrak aldatzen badira. Berrikuspena ofizioz nahiz alderdi batek eskatuta hasi ahal izango da.

Prestazioa jasotzeko eskubidea azkentzea.

Eskubidea azkenduko da onuradunak inguruabar hauetakoren bat izanez gero:

  1. Foru egoitzen zerbitzu batean sartzen bada.
  2. Baja hartzen badu egoitzen zerbitzuan.
  3. Uko egiten badio Gizarte Ekintza Sailak egoitza publiko batean esleitzen dion lekuari, baldin eta uko-egite hori egin ditzakeen uko-egiteetako azkena bada, foru egoitzen zerbitzu publikoa arautzen duen foru araudian xedatutakoaren arabera.
  4. Onuraduna hiltzen bada.
  5. Ez baditu betetzen araudi honetan eta harekin bat datozenetan araututako betebeharrak.

Baldin eta foru egoitzen zerbitzu publikoan leku baten onuradun izateko eskubidea galtzen bada, zerbitzua arautzen duen foru araudian aurreikusitakoaren arabera edo c) eta e) idatz-zatietan aurreikusitako baldintzetako edozein gertatzen bada, interesdunak ez du izango eskubiderik egoitza-zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa kobratzeko, gertaera horiek izan diren egunetik hasi eta urtebete (1) igaro arte.

Bateraezintasunak

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa ezin da bateratu menpekotasun egoeran dauden pertsonei autonomia pertsonal eta laguntza gehiago emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean, lege hori garatu duen ekainaren 8ko 727/2007 Errege Dekretuan eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean ezarritako prestazioekin eta zerbitzuekin.

Legezko arauketa

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 157/2016 FORU DEKRETUA, urriaren 31koa, zeinaren bitartez arautzen baita egoitzen zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa.
  • 90/2010 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, mendekotasunean dauden pertsonentzako foru egoitzen zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa arautu duena (BAO, 125. zk., uztailaren 2koa). Aldaketak: 117/2010 Foru Dekretua, azaroaren 9koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena (BAO, 218. zk., azaroaren 12koa); 65/2011 Foru Dekretua, martxoaren 29koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena (BAO, 64. zk., apirilaren 1ekoa).
  • 570/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa; honen bidez ekainaren 8ko 727/2007 Errege Dekretua aldatu da (honen bidez abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako zerbitzuen babes mailak eta prestazio ekonomikoen zenbatekoak finkatu dira) eta abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoen 2011ko ekitaldiko zenbatekoak finkatu dira.
 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.