saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Oharrak

Informazioa

LANUZTE PARTZIALAK BIZKAIBUZ ZERBITZUA ESKAINTZEN DUTEN ENPRESETAN

Bizkaibuz zerbitzua eskaintzen duten Ezkerrakdea Meatzaldea Bus, S.A. eta Pesalur, S.A. enpresetako enpresa-batzordeek lanuzte partzialak deitu dituzte, egun hauetarako:

2018ko azaroaren 6, 8, 12, 15, 19, 22, 26 eta 29an (ordu biko lanuzteak 07:30etik 09:30era, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez).

BITARTEKO GERALEKUAK ESKATZEKO AUKERA BIZKAIBUS ZERBITZUAN

Urriaren 5etik aurrera, bakarrik doazen emakumeei aukera emango zaie bitarteko geralekuetan gelditzeko, hala eskatzen badute. Aukera hori 22:30etik 06:30era baliatu ahal izango dute, A3932, A3516 eta A3136 lineetan.

EHU-RAKO ZERBITZUA. 2018-2019 IKASTURTEAREN HASIERA

Irailaren 10tik aurrera, EHUrako lineek (Leioa) berriro ere izango dituzte ikasturteko ordutegiak. Zerbitzuaren web orrian kontsulta daitezke ordutegiok; horretarako, ordutegira sartu eta behealdean adierazi behar da zer egunetatik jaso nahi dugun informazioa.

TARIFA BERRIAK BIZKAIBUS ZERBITZUAN

2018ko maiatzaren 22ko 475/2018 Foru Aginduaren bitartez, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak BIZKAIBUS zerbitzuei dagozkien tarifa berriak onartu ditu.

2018ko ekainaren 4tik aurrera aplikatuko dira tarifok. Honako dokumentu honetan jasotzen dira:

Tarifak 2018. [PDF 608 KB]

ORDUTEGI ALDAKETA A3247 BILBAO Aireportua/Aeropuerto LINEAN

Maiatzaren 14tik aurrera, Bilboren eta aireportuaren arteko lotura hobetzeko linea horretako maiztasuna handituko da, eta 15 minuturik behin eskainiko da zerbitzua, urteko egun guztietan.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali