saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Xertatu – enpresen erantzukizun soziala (EES)

Informazioa

Enpresen Gizarte Erantzukizuna sustatzeko (EGE) ekimena da Xertatu, Ekonomia Sustatzeko Sailak garatua hain zuzen ere. Xertaturen jarduketa Bizkaiko enpresa txikietara eta ertainetara dago bideratua.

Bizkaiko enpresek eginkizun garrantzitsua bete dezakete eta bete behar dute gizarte iraunkorra eraikitzeko, ekonomia, ingurumen eta gizarte mailan iraunkorra. Erronka berria dute aurrean: erantzukizun horretara irekitzea, beren lehiakortasuna mantenduz eta hobetuz.

xertatu:adi metodologia da ekimen horren emaitzetako bat. EGEren gaineko diagnostikorako eta etengabeko hobekuntzarako tresna da, Bizkaiko ETEei egokitua, eta enpresak lehiakortasun iraunkorrera bideratzen saiatzeko. 200 enpresak baino gehiagok erabili dute dagoeneko xertatu:adi.

Licencia Creative CommonsBizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Xertatu:adi metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=9300&idioma=EU&dpto_biz=8&codpath_biz=8|6874|5547|5748|9300.

Innobideak-Kudeabide laguntzen deialdian, xertatu:adi metodologia erabiltzean izandako aholkularitza gastuetarako diru-laguntza lor daiteke, betiere honako hau adierazten badu Erkaketaren emaitzak: kudeaketa-sistema ezartzean EGE dela enpresa hobetzeko lehentasunezko gomendioetako bat.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali