saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkartegiak

Informazioa

Helburua

Azpiegiturak eskaintzea enpresa-garapen iraunkor eta orekatua egiteko, enpresa txikiei  Azpiegiturak, S.A.U.ren Enpresa Zentroak - Elkartegiak eskainiz (Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publikoa, Ekonomia Sustapen Sailera atxikita dagoena).

Neurriak

Enpresa onuradunek Elkartegiak-Enpresa-zentroetan eskainitako zerbitzuez gozatu ahal dezakete.

Era berean, kasu eta baldintza jakin batzuetan, bulego eta pabiloi industrialen moduluen erosketa ere egin ahal izango da.

  1. Azpiegiturak S.A.U.rekin Elkartegiak-enpresen zentroetan bulego eta pabiloi industrialen moduluen gainean denbora mugatuko (gehienez 7 urte) 1. urtetik aurrera erosteko aukera izango da, errentamenduko kontratu bat egiteko eskubidea ematea honako hauetan:
    • Trapaga, Markina, Barakaldo, Sondika, Landako-Durango, Belako 2-Mungia, Urduña, Teknologia Parkea-Derio eta Bolueta.
    • Boroa-Amorebieta (ahal bada automozioko enpresak).
    • Getxo (lehentasuna izango dute IKT enpresek, ez dago erosteko aukerarik).
    • Bakio (ez dago erosteko aukerarik).
  2. Errentamenduaren prezioaren diru-laguntza, lehenengo lau urteetan, baldintza batzuk beteta, programa honen bitartez modulu baten onuradun izan diren enpresentzat.
    • Lehenengo urtean: % 60
    • Bigarren urtean: % 55
    • Hirugarren urtean: % 50
    • Laugarren urtean: % 45

Pertsona eta erakunde onuradunak

Banakako enpresariak, sortu berriko edo zabaltzeko edo kokapena aldatzeko beharra duten lehendik dauden merkataritzako sozietateak.

Araudi Araupetzailea

Eskabidea

Modulua ematen bada, Azpiegiturak SAU sozietateko teknikarien laguntzarekin beteko da eskabidea, 94 607 3700 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Errentamenduaren prezioaren diru-laguntza eskatzeko, eskabidea Internet bidez aurkeztuko da, «Ekonomia Sustatzeko Bulego Birtuala» atalean  (www.bizkaia.eus/sustapena-BulegoBirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena alta emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an ditugun bulegoetan eska daiteke txartela.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali