saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2010 - 2.2d Bertsioa - Data : 2011/05/16

Informazioa

Bertsioen nobedadeak

Oharra

EMCS Zerga Berezietarako Laguntza Egitaraua

2.2 Bertsioarekiko aldaketak:

  • 2.2d B-ren Instalatzaile Osoa: Programaren instalazio berria egiteko Hala balego, desinstalatu lehenengo programa zaharra.
  • 2.2d B-ren aktualizatzailea: 2.2d bertsioaren aurreko edozein EMCS instalazio eguneratzen du.
  • 2.2d bertsioaren berrikuntzak eta 2.2 bertsioarekiko egindako aldaketak:
    • Barneko 500 eredua, Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa dakarrena, gaztelaniaz eta euskaraz diseinaturik dago.
    • Jasotzaileari dagokion segmentuaren bidalketa (< ConsigneeTrader >) zuzendu egin da EMCS agiriei doakien IE815 mezuan jasotzaile mota "Ezezaguna" denean edo despatxu mota ( agiriaren "Bermea / Despatxua / Ziurtagiriak" orrialdeko "Despatxua" ataleko eremua) "Esportaziorako agiria (Tokiko despatxua)" denean.
  • EMCS Laguntza Programa instalatua izanez gero, bakarrik 2.2d Bertsioaren Aktualizatzailea prozesatu behar da.

2.1b Bertsioarekiko aldaketak:

  • 2.2 B-ren Instalatzaile Osoa: Programaren instalazio berria egiteko Hala balego, desinstalatu lehenengo programa zaharra.
  • 2.2 B-ren aktualizatzailea: 2.2 bertsioaren aurreko edozein EMCS instalazio eguneratzen du.
  • 2.2 bertsioaren berrikuntzak eta 2.1b bertsioarekiko egindako aldaketak:
    • Bi biodiesel-mota eta beren ehunekoak jasotzeko, barruko dokumentuen merkantziei eremuak erantsi zaizkie.
    • "E2" edo "E3" epigrafeetarako biodieselaren mota eta ehunekoaren eremuak derrigorrez betetzea deuseztatu da, barruko 500 dokumentua betetzen baita, bai eskuz, bai beste sistema informatikoetatik inportatuz.
    • Epigrafeen / biodieselaren zerrenda zabaldu da (B0, B2, B3, E2, E3, H0, H1).
    • Barruko 500 dokumentuei buruz bidaltzeko EdiFact mezuen sorrera aldatu da; biodieselaren kodeen formatu berrietara moldatu dira.
    • Barruko 500 dokumentuetan merkantzien sail-kopurua 3tik 99ra zabaldu da.
    • Garrantzitsua: dokumentuak inportatzeko prozesua: Barruko 500 dokumentuetan 3 "merkantzia" erregistroaren muga 99gatik aldatu da eta bi eremu berri erantsi dira, bai formatu estandarrean, baita EMCS formatuan ere:
      • Bio_tipo2: 2. biodiesel-mota.
      • Bio_porc2: 2. biodieselaren ehunekoa.
    • Barruko 500 dokumentuen inprimaketa aldatu da, 2010/12/31ko EAOn argitaratutako zehaztapenetara moldatzeko.
    • EMCS sarrera-erretilutik berreskuratutako mezuen bilatzailean "dokumentu-motaren" araberako bilaketa.
    • Dokumentuei atxikitako ziurtagirietan derrigorrezkoa da Data, Mota eta Zenbakia betetzea.
    • EMCS dokumentuen gainean Ohiko Harremanak kargatzeko aukera erantsi da, betiere Ohiko Harremanaren Fitxan, "EMCS Informazio Espezifikoaren" datuetan, "Hartzaile Mota" "Esportazioa" bada.
    • Igorritako EMCS dokumentuetan lehenengo garraiolariaren datuak betetzearen beharra deuseztatu da, garraioaren arduraduna Igorlea edo Hartzailea direnean.
    • S500 epigrafeko NC kodeei 21069020 eta 21039030 kodeak erantsi zaizkie.
    • Igorritako EMCS dokumentuen inprimaketa aldatu da, 6. laukian (Jomugako Herrialdea) herrialde hartzailea azaltzeko.
    • 500 dokumentuetako inprimaketari 18. laukian biodiesel-motaren eta bere ehunekoaren kodea erantsi zaizkio.
    • D zerga-araubidea erantsi zaio (nazioarteko harremanak entregak salbuespenaren babesean bidalketak). Hartzailearen Zerga Berezien IFZrako bakarrik "CD" sar daiteke, merkantziaren zerga-araubidea "D" denean.
    • "Erreferentziazko Zenbaki Ofiziala" eta "Baliozkotze Zenbakia" eremuak gaitu dira, bai barruko 500 dokumentuetan, bai EMCS dokumentuetan, dokumentuak bidaliak eta onartuak egon arren. Horri esker, dokumentuak bete eta bidal daitezke eta bi eremu horiek behin betiko aurrerago bete ahal izango dira.
    • Barruko 500 dokumentuetan Hartzailearen Zerga Berezien IFZ eremuan erabilitako Aduanaren kodeak aldatu dira, esportazio bat denean, 2010/12/31ko EAOren IV. Eranskinean argitaratutakora moldatzeko.
    • "Bilgarrien motak" taulei bilgarrien mota berriak erantsi zaizkie; horiek merkantziak kanpotik eta barrutik paketatzeko erabiltzen dira.
    • Igorritako EMCS dokumentuei dagokienez IE815 mezuan hartzailearen segmentu-bidalketa (< ConsigneeTrader >) deuseztatu da, hartzailea "Esportazioa" denean.
  • EMCS Laguntza Programa instalatua izanez gero, bakarrik 2.2 Bertsioaren Aktualizatzailea prozesatu behar da.

2.0b Bertsioarekiko aldaketak:

  • Instalatzaile Osoa 2.1b bertsioa: Lehenengo aldiz instalatzeko, aurretik desinstalatu programa zaharra.
  • Eguneratzailea 2.1b bertsioa: 2.1b bertsioaren aurretik dagoen EMCS edozein instalazio eguneratzen du.
  • 2.1b Bertsioaren Berritasunak:
    • Garrantzitsua: barneko dokumentuen erreferentziako zenbakien kontagailua EMCS dokumentuenetatik bereizten da. 2.1b bertsiora eguneratzeko momentuan, EMCS dokumentuetarako erreferentziako zenbakiaren kontagailuak ordura arte zegoen kontagailu bakarraren balioa hartzen du, baina momentu horretatik aurrera, kontagailu bakoitzak bere bilakaera jarraitzen du.
    • Garrantzitsua: establezimenduen fitxari atal berria gaineratzen zaio: "Nekazaritzako Testu Finkoa AUTCOM eta AUTVAL atalak". Atal honek bi eremu ditu: "AUTCOM" eta "AUTVAL". Eskudun agintaritzaren testu finkoez eta autobalidazioaz bete behar ditugu, hurrenez hurren.
    • Emandako barneko 500 edo EMCS dokumentuak inprimatzeko orduan, "Jaso establezimenduaren AUTCOM eta AUTVAL atalak" laukia markatzen badugu, bi eremu hauek inprimatuko dira dokumentuaren atal egokietan (18c EMCS-n, 23 barneko 500ean). Lauki hau lehenetsita markaturik agertzen da emandako barneko 500 edo EMCS dokumentuak inprimatzean, eta markatu gabe eta gaitu gabe agertzen da gainerako dokumentu motetarako.
    • Hurrengo hobekuntzak egiten dira EMCS dokumentuen inprimaketan (aurreko puntuan aipatutako AUTCOM eta AUTVAL eremuei buruzkoez gainera):
      • Garraioaren xehetasunen 13716 laukian Garraio Unitatearen kodea eta garraio Unitatearen deskribapena gaineratzen dira.
      • Merkantziaren 17 laukia: Dentsitatea, Plater Gradua, Merkantziaren Marrazlea eta Kanpoko Paketatzearen Zigilua gaineratzen dira, guztiak informatuta egonez gero.
      • "Diferitu" motakoa bada dokumentuaren tituluan agertzen da deklarazio diferitua dela, eta 501 dokumentu adierazlea.
    • NC 22042138, 22042183, 22042192, 22042918, 22042958, 22042983, 22042984 eta 22042992 kodeak gaineratzen zaizkio I000 epigrafeari.
    • NC 22082089 kodea gaineratzen zaio S200 epigrafeari.
    • 2204-z hasten diren I000 epigrafearen NC kodeetarako "Ardoei buruzko informazio espezifikoa" atala gaitzen da.
    • Hartzailea "Esportazioa" motakoa denean, nahitaezkoa da Esportazioko Aduanaren Kodea betetzea, baina ez da nahitaezkoa Entregatzeko Tokiaren gainerako datuak betetzea. Gure dokumentuak ahalik eta osoenak izateko azken hauek bete arren, ez dira sartzen EMCS sistemara bidalitako mezuan dokumentua baztertua ez izateko.
    • Merkantzien "Marrazlea" eremua gaitzen da EMCS dokumentuetan, aukeratutako epigrafea edozein dela ere.
    • EMCS dokumentuen ezeztatzeko partearen ezeztapen-arrazoiaren kodeen zerrenda eguneratzen da.
    • EMCS dokumentuetan, hartzailearen datuetan si IFZ BEZ edo IFZ ZB bat sartuta badago, eta hartzailearen herrialdea "Espainia"-ra aldatzen badugu, IFZ BEZ edota IFZ ZB ez badira baliagarriak Espainiarako, sisteman ohartarazten du eta bete gabe uzten ditu.
    • Pisu Gordina eta Pisu Garbia eremuak aldatzen dira bi hamartar onartzeko. Aldaketa honek Laguntza Programaren leiho eta aukera askotan eragiten du.
    • "Dokumentuak" menuaren "500 E.B. Eredua Ematea" aukera ezabatu da, ezinezkoa baita 2011/01/01etik.
    • Hurrengo zutabeak gaineratzen zaizkie Eman eta Jasotako 500/503/EMCS-en Laburpenei:
      • Herrialdea (hartzailearena emandako dokumentuetan eta igorlearena jasotakoetan).
      • Graduak.
      • Graduak X Kant: graduak bider kantitatea.
      • Kanp Pak: kanpoko paketatze mota.
      • Kanp Fardelak: kanpoko paketatzearen fardel kopurua.
      • Barn Pak: barneko paketatze mota.
      • Barn fardelak: barneko paketatzearen fardel kopurua.
      • "Graduak" eta "Graduak X Kant" eremuen bidez, Programak 553 eredua betetzen laguntzen du laburpen honetan oinarriturik.
    • EMCS dokumentuetan Graduen inprimatzearen arazo bat konpontzen da.
    • S200 epigrafearen deskribapen-testua "Edari deribatuak"-ra aldatzen da "Edari alkoholdunak"-ren ordez.
  • EMCS Laguntza Programa jadanik instalatuta dagoenean, 2.0b bertsioko Eguneratzailea prozesatzea baino ez da beharrezko.

2.0 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Instalatzaile osoa, 2.0b bertsioa. Lehenengoz instalatu aurretik, desinstalatu programa zaharra.
  • Eguneratzailea, 2.0b bertsioa. Eguneratu egiten du 2.0b bertsioaren aurretik izandako edozein EMCS instalazio
  • 2.0b Bertsioaren Berritasunak:
    • "Ekoizpen - Frogak" eran bidali diren EMCS dokumentuen erantzunak deszifratzeko prozesua aldarazi da, zertarako-eta jaso duen XML fitxategian Ziurtagiri Elektronikoa nodoa egotea ez itxaroteko.
    • "AS" motako CAEs berriek "E" edo "S" zerga araubideko "A0" epigrafeko merkatugaiak igortzeko eta "S" zerga araubidean "A0" epigrafeko merkatugaiak jasotzeko aukera gaitu da.
    • Elementu berriak batzen zaizkie EMCS dokumentuetan erabiltzen diren "Garraio Unitateak" eta "Bermearen jatorria" taulei.
    • EMCS dokumentuetako merkatugaien "Ardoei buruzko berariazko informazioa" ataleko "Ekoizpen aldea" taulako elementuak aldarazi dira, zertarako-eta sailkapen berriari egokitzeko. Egon dauden dokumentuekiko bateragarritasunagatik taula honetan "Ez erabili - 7 kodea, erabiltzen ez dena" agertuko da. Elementu hau ez dugu dokumentu berrietan erabili behar eta ekoizpen aldeko kode hori duen dokumenturen bat bidali gabe badaukagu konpondu egin behar dugu ezetsia izan ez dadin.
    • Emateko oharren gaineko aldarazpen prozesua konpondu da altako agiriak sortu beharrean aldarazpen agiriak sor ditzaten.
    • Aldarazi egin da EMCS dokumentuen inprimaketa, merkatugaiak amaierara lekualdatuta, horien kopurua gorabehera ez dadin ziurtagirien datuekin, kontrolen erregistroekin eta sinatzailearen datuekin orri solterik geratu.
  • EMCS laguntza programa instalatuta edukiz gero, 2.0b bertsioko eguneratzailea prozesatu besterik ez dago.

1.4 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Instalatzaile osoa, 2.0 bertsioa. Lehenengoz instalatu aurretik, desinstalatu programa zaharra.
  • Eguneratzailea, 2.0 bertsioa. Eguneratu egiten du 2.0 bertsioaren aurretik izandako edozein EMCS instalazio
  • 2.0 Bertsioaren Berritasunak:
    • EMCSrekin zerikusia duten aukerak aldatu egiten dira 2 bertsioko EMCS sistema berriaren zehaztapenei egokitzeko.
    • Figura bat gehitzen zaie, "Noizbehinkako hartzaile erregistratua (CAR)" izenekoa, EMCS dokumentuek izan ditzaketen "Hartzaile motei", bai bidalitako dokumentuetan bai jasotakoetan.
    • Dokumentuekin (bai EMCS dokumentuak bai "Barrukoak") lotutako ziurtagiriei testu libreko "Deskripzioa" eremua gehitzen zaie, non ziurtagiria deskribatzen duen testu osoa erants daitekeen.
    • EMCS dokumentuei eta "Barrukoei" bi eremu gehitzen zaizkie: "Erreferentzia zenbaki ofiziala" eta "Balidazio edo onarpen zenbakia".
    • Handitu egiten da "Ardoaren gaineko eragiketen" zerrenda EMCS salgaietan, gaur egun indarra duten 12ak sartzeko.
    • Fitxategien inportazioko "DOKUMENTUA", "SALGAIA" eta "ZIURTAGIRIA" erregistroen egitura handitu egiten da, aurreko hiru puntuetan aipatutako eremuak gehitzeko.
    • "Erreferentzia zenbaki ofiziala" eta "Balidazio edo onarpen zenbakia" eremuak gehitzen zaizkio "DOKUMENTUA" erregistroari.
    • Ardoaren gaineko eragiketa berriak gehitzen zaizkio "SALGAIA" erregistroari, eta "Ziurtagiriaren deskripzioa" gehitzen zaio "ZIURTAGIRIA" erregistroari.
    • Programara dokumentuak inportatzean, sortutako gaztiguak komunikazioetan konfiguratutako ingurune lehenetsira bideratzen dira.
    • Kendu egiten da salgaietan "Enbalajeen kopurua" ezarri beharra, "Enbalaje mota" hauetakoren bat denean:
      • Ontziratu gabeko gasa (1.031 mbar 15 ºC-tan).
      • Ontziratu gabeko likidoa.
      • Ontziratu gabeko solidoa, partikula handiak.
      • Ontziratu gabeko gas likidotua (tenperatura eta presio ez normaletan).
      • Ontziratu gabeko solidoa, pikor-partikulak (aleak).
      • Ontziratu gabeko solidoa, partikula xeheak (hautsak).
      • Ontziratu edo paketatu gabe.
    • EMCS dokumentuak sartzen dira "Laburpena Doc 500/503/EMCS bidaliak" "Laburpena Doc 500/503/EMCS jasoak".
    • Hartzailearen datuetatik zerga berezietako IFZ automatikoki ezabatzeari uzten zaio "500 Barrukoak" dokumentuetan, ohiko zerrenda bat aukeratzen dugunean eta "Helmugako herrialde" moduan "*ESPORTAZIOA*" ezartzen dugunean eta "*ESPAÑA*" aukeratzen dugunean EBtik irteteko herrialdetzat.
    • Bidalitako EMC dokumentuen inprimaketa aldatu egiten da gomendio berriei egokitzeko.
  • EMCS laguntza programa instalatuta edukiz gero, 2.0 bertsioko eguneratzailea prozesatu besterik ez dago.

1.2c Bertsioarekiko aldaketak:

  • Instalatzaile Osoa  1.4 bertsioa Lehendabiziko aldiz instalatzeko, lehendabizi desinstalatu programa zaharra.
  • Eguneratzailea  1.4 bertsiora Eguneratu 1.4 bertsioaren aurretik dagoen edozein instalazio.
  • 1.4 Bertsioaren Berritasunak:
    • Barneko Dokumentuekin lotutako salgaiei (ez EMCS) eta ohiko salgaiei biodieselaren Mota eta Ehunekoa eransten dira. Eremu hauek nahitaezkoak dira E2 edo E3 epigrafeetan.
    • CAR balidazioa eta 13 karaktererako zabaltzea.
    • Aldaketak "dokumentua" eta "salgaia" erregistroen egituran.
    • Askatasuna B.D.ren kokapenerako eta sarbide partekatuko aukera.
    • "Ukitutako Kantitatea" zehazten denean "soberakina" edo "falta" ezartzeko betebeharra.
    • 818 Harrerako Parteetan "Emaitzak" betetzeko betebeharra.
    • Ohiko Harremanetan IFZ berbera duten sarrerak bikoizteko aukera.
    • Jasotako EMCS dokumentuak inprimatzeko aukera.
    • Dokumentuen Bilatzaileari "Fakturazio/Harrera Data" irizpidea gaineratzen da.
    • "Garraioko Agenteak" eta "Ohiko Garraiolariak" deritzonetan dagoen IFZren abisua.
    • Testu guztietan "&" karakterea ezabatzen da.
  • EMCS Laguntza Programa instalatuta edukita, 1.4 Bertsioko Eguneratzailea prozesatzea baino ez da beharrezko.

1.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  • Aurreko bertsioetatik Zerga Berezietarako Laguntza Egitaraua desinstalatzea.
  • Europar Batasunak EMCS (Zerga Berezien Mugimenduen Kontrol Sistema) agiriak gertutu eta transmititzeko funtzionaltasuna ere badauka.
  • 500/503 eta E.O. agiriei dagokienez, BizkaiBai sistemaren (sistema geroratuaren) bidez bidaltzekoa den fitxategia eskuratzeko sistema barik, ondoko sistema hau erabiliko da: Administrazioari agiriak eskuratzen diren unean bertan zuzenean bidaltzea.
  • Zenbait hobekuntza ditu EMCS Laguntza Programaren 1.1. bertsioaren aldean:
    • EMCS sarrera-erretiluarekiko komunikazioa "Ekoizpena" ikuspegian.
    • Jaulkitako agirietako erreferentzia-zk., "Jaulkitzaile baimendua" edo baimendu gabea izatearen arabera.
    • Establezimendu mota berria: "Jasotzaile baimendua.
  • EMCS Laguntza Programa instalatuta edukiz gero, 1.2c Bertsioaren eguneratzailea prozesatzea besterik ez da behar.

Deskarga bakarra

Programa instalatzeko, 23 MB libre eduki behar dira disko gogorrean.

Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.

Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu.

  1. Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga. (6,5 MB)

  2. Deskarga Bakarra

    Instala_EMCS_DFB.exe (16,5 MB)

 
 

e-mailez bidali