saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nekazaritzako eta ingurumeneko programa

Informazioa

Nekazaritzako ingurumen arloko
Bizkaiko Egitaraua

 
 

59/2016 Foru Dekretuak, martxoaren 22koak, nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko eta nekazaritza ekologikorako diru-laguntzak ezartzen ditu Bizkaiko Lurralde Historiko nekazarientzat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduan (EB), 2013ko abenduaren 17koan, ezarritakoari jarraiki, eta 2015-2020 aldirako Landa Garapen Programa berriaren baitan.

1305/2013 Erregelamenduaren (EB) mendeko diru-laguntzek, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutakoek, helburu hauek izango dituzte:

  • 10. neurria: Nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloa

    Neurri horietan sartzen dira nekazaritzako ustiategietan eta beste azalera batzuetan nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko konpromisoak borondatez beren gain hartzen dituzten nekazari eta nekazari-elkarteei konpentsazioa ematea helburu duten diru-laguntzak.

  • 11. neurria: Nekazaritza ekologikoa

    Neurri honen bitartez, Europako Kontseiluaren 834/2007 Erregelamenduan (EB), 2007ko ekainaren 28koan, jasotako nekazaritza ekologikoko jardunbide eta metodoak erabiltzen hasi edo erabiltzen jarraitzeko konpromisoa borondatez beren gain hartzen duten nekazari eta nekazari-elkarteei konpentsazioa ematea helburu duten diru-laguntzak diseinatu dira.

ARAUDIA

59/2016 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, nekazaritza, Bizkaiko lurralde historikoan nekazaritzaren sektorean ingurumen eta klimaren nahiz nekazaritza ekologikoaren inguruan laguntzak xedatzen dituena.

45/2017 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, martxoaren 22ko 59/2016 Dekretua aldatu eta 2017. urterako laguntzen deialdia egiten duena.

LGE 2015-2020 INFORMAZIO-LIBURUXKA

OSOA: Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2015-2020

 

NEURRIEN INFORMAZIO-ORRIA

 

NEKAZARITZA ETA INGURUMENEKO ETA KLIMA ARLOKO LAGUNTZAK

ESKABIDEAK TRAMITATZEKO PROZEDURA.

 
  1. Azaleren aitorpena eta eskaera bakarra burutzea.
  2. Nekazaritza-ingurumen eta klimaren laguntzak edota nekazaritza ekologikoari buruzkoak eskatzea.
  3. Eskatutako datuak zuzenak direla ondo egiaztatzea.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA.

Nekazaritzako eskualdeetako bulegoak, Durangoko Gertu bulegoa eta Deustuko (Bilbo) Nekazaritza Zerbitzua.

INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA.

Nekazaritzako eskualdeko bulegoak eta Durangoko Gertu bulegoa

Nekazaritza Zerbitzua. 94.406.68 eta 94.406.68.69

Elkarteetako teknikariak (Lorra Kooperatiba). 94.455.50.63

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali