saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

600 ereduaren aurkezpen telematikoa

Informazioa

600 ereduaren (Ondare Eskualdaketen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren autolikidazioa) aurkezpen telematikoa gaitu da. Gaikuntza hori otsailaren 24ko 490/2010 FORU AGINDUAREN bidez egiten da.

Eskuragarri dago BizkaiBain eragiketak egiteko gaituta dauden zergapeko guztiek zerga horri dagokion autolikidazioa aurkez dezaten. Halaber, aurkezpen hori egiteko aukera izango dute baimenduta dauden bezeroentzat lan egiten duten aholkulari gaituek.

Horretarako laguntza programaren azken bertsioa instalatu behar da (2010 – 1.0 bertsioa). Bertsio hori 600 ereduaren laguntza programen orrian eskuratu daiteke.

Halaber, Ogasun eta Finantza Foru Sailak baimena eman dezake, pertsona edo izaki edo elkarte aintzatetsien bidez hitzarmenak edo akordioak egiletsiz, 600 ereduari dagokion autolikidazioaren aurkezpen telematikoa horietako bazkideak edo kideak diren elkargoko profesionalek egiteko, edo hirugarren pertsonen izenean jarduten duten bestelako pertsona edo izakiek egiteko.

Aurkezpen hori onesteko aurretiazko beharkizunak hauek dira:

  • Aldez aurretik eskritura publikoa bidaltzea; eskritura horretan notariotzak dokumentatu egingo du Ogasun eta Finantza Foru Sailari egiletsi zaion autolikidazioa.
  • Ingresoa eragiten duen autolikidazioaren kasuan, delako ingreso hori aurkezpena egin aurretik burutzea eta aurkezpen horrekin batera ordainketa horri dagokion NRC bidezkotzailea aurkeztea.

Aurkezpenarekin delako autolikidazio horri dagokion 600 ereduaren kopia bat eskuratuko da. Kopia horretan aurkezpena benetakotzen duen zigilu elektroniko bat dago, hala denean ordainketa ere benetakotzen duena.

Zigilu elektroniko horren egiatasuna eta baliagarritasuna Ogasun eta Finantza Foru Sailaren web orrian kontsulta eginda egiaztatu daiteke, menu nagusiko “Zergadunarentzako arreta” atalean dagoen “Zergen ziurtagiri eta aurkezpena egiaztatzea” aplikazioan.

 
 

e-mailez bidali