saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Igor Estankona

Informazioa

Irakurketa txokoa. Igor Estankona

IGOR ESTANKONA

Igor Estankonaren kartela, Bizkaiko Foru Liburutegian otsailaren 25an 19:00etan izango den ekitaldia aurkezten duena
 

1977ko apirilaren 9an Artean (Bizkaia) jaiotako idazlea da. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten eta Arratiako “Zantzoa” literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du: Euskaldunon Egunkaria, Euskadi Irratia, Deia…, eta, gaur egun, euskaraz argitaratutako poesiari buruzko literatura-kritika egiten du Argian.

1998an Anemometroa (Susa argitaletxea) poema liburua argitaratu zuen. Gero, 2002an, Tundra (Susa argitaletxea) atera zuen. Ehiza eta nekea (Kutxa, 2004) lanarekin “Irun Hiria” saria lortu zuen.

Bere azken poema-bildumak, Iratzeen esporak (Susa argitaletxea, 2009), tonu intimista du. Hala ere, gertuko hizkera erabilita, irakurleek hainbat bizipen edo pentsamendu bere egitea lortzen du. Bizitzak sortzen duen harridura sentipenaz hitz egiten du, bizitza sarritan bidaiatzat hartuta; denboraren iheskortasunean pausatzen da autorea… eta une pozgarriak ere gozatzen ditu. Baina, ezin ekidin poemaren batean egun zoriontsu baten ostean beste bat izan daitekeen galdetzea bere buruari.

 
 

GOIZALDE LANDABASO

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea da. Kazetari gisa ematen ditu bere lan orduak, eta gelditzen zaizkion tarteetan literatura aurki genezake. Kazetari moduan jarduten du Radio Euskadin gaur egun, eta hamarkada luzea eman du Euskadi Irratian. Hauekin batera sartu-irtenaldiak egin ditu aldizkari, egunkari eta agerkari zenbaitetan. Hala nola; Deia, El Pais, Berria, Aizu, edota Haberen aldizkarian. Idazle moduan 2.000.urtean Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu zuen "Korte bat, mesedez" eta 2005.ean Elea Argitaletxearekin "Jat" poema liburua. Taldekako liburuetan ere irakur genezake bere olerki eta ipuinak. Literatur sariketa zenbaitetan epaimahaikide izan da; Bizkaiko foru aldundiak, Bilboko udalak edota Bilboko Alhondigak antolatutakoetan.

 
 

e-mailez bidali