saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Irisgarritasunari buruzko arautegia

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak liburuxka bat argitaratu du, mugikortasun urriko pertsonei garraio publikoen erabilera errazteko.

Honakoa da helburua: mugikortasun urriko pertsonek, zerbitzua ematen duten enpresek zein langileek eta gainerako bidaiariek jakitea zeintzuk diren pertsona horien eskubideak eta zeintzuk diren haiekiko betebeharrak.

Horretarako foileto bat txiki bat kaleratu da, pertsona hauek dituzten eskubideak azalduz.

Lehenengo eta behin: nortzuk dira mugikortasun urriko pertsonak:

  • Gurpil-aulkian doazen pertsonak.
  • Haurrekin doazen pertsonak, baita kotxeko haurrekin doazenak ere.
  • Haurdun dauden emakumeak.
  • Adineko pertsonak.
  • Ezintasun fisikoak, psikikoak eta sentimenekoak dituzten pertsonak.
  • Itsuak

Beraien eskubideak ondokoak dira:

  • Erosoen zaien atea erabiltzea autobusera sartzeko edo irteteko.
  • Pertsona horiek eskatzen dutenean, arrapala edo plataforma aktibatzea, halakorik badago.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako eserlekuak erabiltzea; eserlekuak behar bezala identifikatuta egongo dira.

Liburuzka [PDF 5 KB]

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali