saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Umeak eta Nerabeak

Informazioa

Gizarte Ekintza Erakundeentzako Laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere eskumenen eremuan eta Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, urtero era askotako diru-laguntzak ematen dizkie gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakundelaguntzaileei eta toki erakundeei umeen eta nerabeen arloan. Diru-laguntza hauen xedea 2017. urtean erkidegoak erakunde pribatuen jardueren bidez umeen eta nerabeen babesean parte hartzea eta laguntzea bultzatzea da. Gainera, ez da ahaztu behar diru-laguntza publikoek, bidezkoa izanez gero, gizonek eta emakumeek aukera berberak edukitzea sustatu behar dutela, haien arteko desberdintasunak ezabatu eta berdintasuna bultzatuta.

Diru-laguntza jasotzeko jarduerak ondoren azalduko direnetakoak izan behar dira:

  1. Arrisku handian edo babesgabezian egonik gizartearen aurkako portaera larria duten nerabeekin esku hartzeko eta/edo haiei laguntzeko jarduerak.
  2. Aurreko letrakoak ez bestelako arrisku handian edo babesgabezian dauden ume eta nerabeekin esku hartzeko eta/edo haiei laguntzeko jarduerak.
  3. Bizkaiko Foru Aldundiko Umeen Zerbitzuak zuzeneko eskumenak dauzkan arloetan herritarrek parte hartzea sustatzeko, horren berri emateko eta horretaz sentsibilizatzeko jarduerak; hona arloak, besteak beste: familia harrera, adopzioa, arrisku handian dauden umeak eta nerabeak, babesgabezia.
 
 

e-mailez bidali

 

Informazio gehiago Interneten: