saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Seve Calleja

Informazioa

Seve Calleja

Irakurle talde hauek eratzeak irakurketan interesatuta daudenak biltzea du helburu. Eta, esperientziak, sentsazioak eta pentsamenduak komunikatzeko gogoekin.

Bi saio egingo dira zazpi hilabetetan, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

SEVE CALLEJA
 

SEVE CALLEJA

Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra. Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta gaur egun Bilboko institutu batean ari da irakasle lanetan. Literatur sortzaile emankor eta saritua ("Ignacio Aldecoa", "Lizardi", "Pío Baroja") eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu idatzi ditu. Bere lanak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.

"Idazle oro, maizetan esan izan denez, plantak egiten dituen egilea da. Eta are, haurrentzako liburuak egiten dituen idazleak, hots, bere liburuen jasotzaile izango diren pertsonen mamuak, obsesioak eta irritsak atzemateko gauza den idazleak, ikasgeletan aurretiazko itxurakeriarik gabe sartzeko gai ere izan behar du, fazarik gabe, naturaltasun eta freskotasunez, gisa horretan idazten badakiela erakutsi du eta. Ondokoa baita idazlea: istorioen kontalaria, horiek idazteko eraren berri badakiena eta era hori kutsarazi ere egin dezakeena."

ELENA SIERRA

(Bilbo, 1978). Informazio Zientzietan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. El Correo egunkariko kultura ataleko kazetaria, “Territorios” eranskinean batez ere. Bilbao egunkariaren kolaboratzailea. Irakurle handia.

 

  Irakurketa txokoa (Pdf 2,7 Mb.)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.

 
 

e-mailez bidali