saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Artisautza-sektorearen sustapena

Informazioa

Helburua

Bizkaian artisautzaren sektorea dinamizatu eta bultzatzea: enpresa berrien sorrera sustatzea, artisauen prestakuntza hobetzea eta artisautza ezagutzera ematea.

Norentzat?

Bizkaiko Artisautzako Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden enpresentzako laguntzak dira. Halaber, artisauen elkarteek eta Bizkaian artisautza sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeek lortu ahal dituzte laguntza hauek, sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian badute.

2017ko laguntzen deialdia

Hurrengo jarduera hauetarako gastuak diruz laguntzen dira:

Artisautzako enpresentzat:
  • Tailerrak ezarri, handitu edo berritzea.
  • Makina, tresna eta ekipamendu informatikoan egindako inbertsioen % 50eko diru-laguntza. Erabilitako ondasunetarako, % 25eko diru-laguntza. Gehieneko diru-laguntza 9.000 € da.
  • Prestakuntza.
  • Merkataritzako sustapen-materialak.
  • Bizkaitik kanpoko azoketan edo BECen egutegi ofizialaren barrukoetan parte hartzea.
  • Aprendizak kontratatzea.
  • Kanpoko profesionalak kontratatzea.
  • Artisautza-tailerra alokatzeko gastuak.
  • Erakunde onuradunarengatiko eta deialdiko gehieneko diru-laguntza 20.000 eurokoa izango da.
  • Ezin izango da diru-laguntzarik jaso finantza gastuengatik , BEZarengatik ezta enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuengatik.
Elkarte eta toki izakientzat:
  • Prestakuntza.
  • Azokak antolatzea.
  • Bizkaiko artisautza zabaldu eta sustatzea.
  • Bizkaiko artisau elkarteek, sektorearen kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzeko, egiten dituzten jardueren gastuak.

Araudia eta dokumentazioa

Eskaerak aurkezteko:

2017ko martxoaren 14tik apirilaren 12ra

Justifikazioa

Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a

Informazio gehiago nahi izanez gero:

 
 

e-mailez bidali