saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

GIZATEK

Informazioa

Eskua gurpil batean. Adineko bikotea. Gizateken eta Bizkaiako Foru Aldundiaren logoak.

Autonomia pertsonala sustatzeko, orientazioa emateko eta, sustapen horretan laguntzeko produktuak mailegatzeko, foru zerbitzu publikoa.

Zer da Gizatek?

Gizatek gizarte zerbitzu publiko bat da; bere xedea da orientazioa ematea jarduteko mugak edo gizartean parte hartzeko murrizketak dakartzan desgaitasunen bat edo mendekotasun egoeraren bat duten pertsonei, pertsona horiek gizarteratzea eta haien autonomia sustatzea, muga horiek produktu eta metodo teknologikoak aplikatuta konpentsatu edo arindu ahal direnean.

Helburua

Jarduteko mugak edo gizartean parte hartzeko murrizketak dakartzan ezintasunen bat duten pertsonen autonomia sustatzea eta gizarteratzea, desgaitasun edo mendetasun egoeraren arabera egokiak izan daitezkeen laguntza produktuei eta metodo teknologikoei buruzko orientazioa emanez. Helburua da muga horiek konpentsatze edo arintzea.

Eskaintzen dituen prestakuntzak

  • Laguntza-produktuen erakusketa iraunkorra.
  • Hauei buruzko aholkularitza:
    • Prestazioak eskuratzea,
    • Laguntza-proiektuak eskuratzeko legokeen finantziazioa, edo
    • Laguntza-produktuen mailegua.
  • Orientazioa eskatzailearen autonomia pertsonala hobetzeko balio dezakeen edozein alderdi teknikoren gainean, egokitasunari buruzko txosten tekniko bat idatzita.
  • Izapideak egitea, mendetasuna edo ezintasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak erosteko diru-laguntzaren eskabideak bideratzeko.
 
 

Gaiari buruzko estekak

 
 

Transkripzioa

Bideoaren Transkripzioa:

Plano 1 - imagen: la animación empieza con el logo de Gizatek.

Narratzailea: Ongi etorri Gizatek-era. Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu bat da Gizatek, ezintasunen bat duten edo besteren laguntza behar duten pertsonak orientatu, gizarteratu eta haien autonomia sustatzeko helburua duena, haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Plano 2 - imagen: el logo desaparece y se entra en el centro. Se recorre la recepción continuando por las distintas áreas de exposición.

Narratzailea: Hiru jarduera-arlo daude Gizateken: informazio, erakusketa eta aholkularitzakoa; orientaziokoa, eta laguntza-produktuak eskuratzeko diru-laguntzena.

Plano 3 - imagen- la cámara ha salido del cuarto de baño y hace un plano general de la exposición en el que se ven imágenes de productos de apoyo…

Narratzailea: Gizateken laguntza-produktuak erakusteko eremu bat dago, herritarrak sentsibilizatu eta produktuok ezagutu eta probatu ahal ditzaten.

Plano 4 -la cámara se para en unas puertas frente a la vivienda expositiva…

Plano 5- imagen- se detiene en una segunda puerta antes de "sumergirse" en el televisor…

Narratzailea: Erabiltzaileak zuzen-zuzenean ezagutu ditzake bizitzen laguntzeko teknologietan gertatu diren azken aurrerapenak.

Plano 6 - imagen - navegando por la zona e-consulta

Plano 7 - imagen - se inicia el recorrido por zonas de la exposición, empezando por la cocina…

Plano 8 - imagen - sigue con la habitación y vemos como la persona usuaria hace uso de la grúa de techo

Narratzailea: Erakusketa etengabe berritu eta osatuko da, erabiltzaileek laguntza-produktuak probatu eta bakoitzak dituen beharrizan espezifikoei ondoen egokitzen zaien produktua erosi ahal dezan.

Plano 9 - imagen - el video finaliza de nuevo con el logo de gizatek

Narratzailea: Gizarte Ekintza Sailak diru-laguntzen deialdi bat kudeatzen du mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden pertsonei laguntza produktuak erosten laguntzeko.

Diru-laguntzon helburua mugak dituzten pertsonen autonomia sustatzea eta gizartezatzea da, beren etxeetan eta familietan geratu ahal daitezen.

Lersundi kaleko 14.zenbakiko bulegoan jakinaraziko da kasu bakoitzean zer betekizun eta baldintza bete behar diren.

IXTEKO, INFORMAZIO HAU:

GIZATEK-EN LOGOA

Lersundi, 14

48009 Bilbo

Tel.: 900 220 002

gizatek@bizkaia.net

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.