saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Argitalpenak BFA/DFB

Informazioa

Argitalpenen eta Kultura Jardueren Atalari esleitutako Argitalpen Unitatearen helburu nagusia Foru Aldundiko argitalpenen edizioa da, baita Argitalpenen Plana egitea eta honen Argitalpen Katalogoa urtero gauzatzea ere.

Argitalpen unitate honetan argitaratuko diren liburuen edizio kontratuak prestatzen dira eta edizio zerbitzuen kontrataziorako baldintza teknikoen orriak egiten dira, argitaratuko diren lanek eskatzen duten akaberaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta.

Unitate honen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiko liburuen edizio guztiak zabaltzen dira eta argitalpenen banatzaileekin harreman iraunkorra ezartzen da, horiek salmenta puntu desberdinetara heltzeko.

Unitate honek Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen diren liburuekin erlazionaturiko foro guztietan parte hartzen du: Bilboko Liburu Azoka, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, etab.

Argitalpen Unitate honek foru argitalpenei buruzko edozein galdera egiteko zuen esanetara dago, baita nahi duzuen eskaerak egiteko ere.

Argitalpen Katalogorako sarrera (Bilatzailea)

 

Ordutegia / Kokapena

  • 08.00etatik 14.00etara
  • Bilbo, Diputazio kalea, 7 

Harremanetan jartzeko

 
 

e-mailez bidali