saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bildumak

Informazioa

 
 

Foru Liburutegiko funts bibliografikoei eta hemerografikoei buruzko datuak:

Bizkaiko Foru Liburutegian 300.000 liburu inguru daude eta horietariko batzuk gela eta gune berezietan kontsulta daitezke.

  • Foru Liburutegiko lehenengo solairuan erreferentziazkotzat jotzen diren 9.000 liburu kontsulta daitezke. Eta solairu horretan dagoen Liburutegiko Dokumentazio Gelan erabiltzaileek 2.400 liburu kontsulta ditzakete.
  • Bigarren solairuan Hemeroteka dago; edozeinek kontsulta ditzakeen 600 liburu daude bertan guztira: 271 prentsakoak eta 3.800 aldizkarietakoak.
  • Hirugarren solairuan Heraldikaren eta Genealogiaren lanak daude.
  • Laugarren solairuan Ikerlarien Gela dago; hemen, ia 1.500 liburu kontsulta daitezke. Eta gainera grabatuen gela dago, baita kartografiari buruzko atal interesgarri bat ere.
 
 

Aipamen berezia zor zaio, dena den, erreserba-fondoari.

 
Erreserba-fondoko datuak:

Bizkaiko Foru Liburutegiak 46 inkunable ditu eta antzinako lanak honela sailkatzen dira:

  1. Liburuak: 10.179
  2. Liburuxkak: 509
  3. Orri solteak: 74
  4. Aldizkariak: 57
  5. Eskuizbribuak: 699
 
Erreserba-fondoa (inkunableak, antzinako lanak eta eskuizkribuak)
 
  • INKUNABLEAK (inprenta XV. mendearen erdialdean sortu zenetik 1500 urtera arte inprimatutako lanak).
    • Liburutegiko inkunable zaharrena:

      INC-31 Gerson, Johannes. De simonia; De probatione Spirituum; De eruditione confessorum; De remediis contra recidivum peccandi (Kolonian inprimatuta 1472 urte inguruan).

    • Euskal inkunablea:

      INC-35 Missale Tirasonensis (Arnaldo Guillén de Brocar-ek Iruñean inprimatuta 1500. urtean).

  • ANTZINAKO LANA (1501 eta 1800 urteen artean inprimatutako monografiak, liburuxkak, orri solteak eta aldizkariak).
    • Euskal inprenta batek argitaratutako lanik zaharrena:

      VR-585, VR-922, VR-934 (kopiak dira): Osorio, Jerónimo. De gloria libri V ... Bilbao: Matias Mares, 1578.

    • Bizkaiko Forurik zaharrena (1. arg.):

      VR-747, LAND-R-240 (kopiak dira): Burgos: Juan de Junta, 1528.

    • 23 erregistro daude euskaraz (batez ere Agustín Cardaberaz eta Sebastián de Mendiburu-ren lanak).
      • Zaharrenak:
        • VR-582: Axular-en Guero izeneko lanaren 2. arg. (1711 ingurukoa).
        • LAND-R-28: Ochoa de Arín, José. Doctrina christianaren explicacioa... (1713).
        • VR-10: Imitatio Christi (1720).
      • Inprimatutako lan batean agertu ziren euskarazko lehenengo hitzak:

        VR-640: Marineo Sículo, Lucio. De las cosas memorables de España … (1533).

Aipatutako guztiez gain beste egile hauen lan asko ere badira liburutegian: Martín de Azpilcueta, Bartolomé de Carranza, Alonso de Ercilla y Zuñiga, Esteban de Garibay y Zamalloa, Pedro de Ribadeneyra, Baltasar de Echave, Antonio de Gaztañeta, el Padre Henao, Manuel de Larramendi, Antonio de Capmany, Nicolás de Arriquibar, Valentín de Foronda, José Antonio Ibáñez de la Renteria, José Francisco de Isla, José Joaquín de Landazuri, Juan Antonio Llorente, José de Mazarredo, lan greziar eta latindar klasikoak eta beste hainbat lan.

 
 

e-mailez bidali