saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nekazaritzako ustiategien erregistroa eta azaleren aitorpena

Informazioa

Laguntzak eta Dirulaguntzak

SARRERA

Europako Batasunaren Nekazaritzako Politika Erkidearen Erreforma aplikatzeak informazio-sistema osatzeko eta hobetzeko beharra ekarri du nekazaritzako ustiategiak laguntzeko neurri guztiak berme guztiak daudelarik aplikatzeko helburuz. Horretan oinarrituta 1993. urtean Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa sortu zuten, horrek nahitaezko izaera du eta sustatzeko edozein neurriri heltzeko ezinbesteko eskakizuna da, horiek ustiategi zein bere titularrei zuzenduta daudela.

Erregistroarekin batera eta horren partea delarik 1993. urtez geroztik Nekazaritzako Azaleren Aitorpena urtero egin izan dute. Aipatutako aitorpen hori, gainera, erkidegoko laguntzak Kudeatzeko Sistema Integratuaren partea ere bada, horrek Abeltzaintzako primen barruan Europako Batasunak azaleraren arabera ematen dituen mugak eta hobariak aplikatzeko balio duela.

USTIATEGIEN ERREGISTROA ETA AZALEREN AITORPENA ARAUPETZEN DITUEN ARAUDIA

Jarraian hala nekazaritzako ustiategien Erregistroa nola nekazaritzako azaleraren aitorpena araupetzen dituzten araudiak jaso ditugu.

NORTZUEK ERREGISTRATU BEHAR DUTE

  • E.A.E.ko nekazaritzako ustiategi guztiek inskribatu behar dute, lurrak duten ala ez alde batera utzita, nekazaritzako ustiategia bere titular edo titularkideek nekazaritzako ekoizpenerako, funtsean merkatuko xedeetarako, enpresa gisa antolatuta dauden eta berez, oro har, ekoizpeneko bitarteko batzuk eta kudeaketa bakarra erabiltzea ezaugarri duten teknika-ekonomiako unitatetzat eratzen duten eskubide eta ondasunen multzoa dela ulertzen dugula.
  • Nekazaritzako ekoizpeneko jardueratzat honakoak ditugu: nekazaritzako jarduerak, lorezaintza, mintegiko laborantzak, perretxikoetakoak eta hidroponikoak barne, basoko jarduerak eta abeltzaintzako jarduerak, hegazti-hazkuntza, untxi-hazkuntza, erlezaintza eta egun bakarreko txitetarako arrautzak bakarrik, larrugintzarako animaliak hazten dituzten edo ehizako espeziak ekoizten dituzten abeletxeetakoak barne.
  • Ustiategien Erregistroan sartzeko Ez dugu nekazaritzako ustiategitzat honako hauek hartzen:
    • Lurrak ez badituzte ere nekazaritzako ekoizpenean nekazaritzako makinak edo nekazaritzako ekoizpenerako bestelako zerbitzuren bat lagatzen dituztela laguntzen duten nekazaritzako enpresa laguntzaileak.
    • Lasterketa edo ibiltzeko zaldien ustiategiak, horiek hazten dituztenak izan ezik.
    • Gurdi edo lan-abereen ustiategiak, horiek hazten baldin badituzte izan ezik.
    • Txakurtegiak, animalien saltokiak, hiltegiak eta antzekoak.
    • Era guztietako, hala itxian nola askatasunean dauden animalien, parke zoologikoen ustiapena eta animaliak erakustea.
    • Lagun egiteko animalien ume-haztegiak.
    • Arrain-haztegi eta itsas haztegien jarduerak.

NEKAZARITZAKO USTIATEGIAREN TITULARRA

  • Ustiategiko titularra nekazaritzako jarduera, ustiategiaren barruan dauden ondasunak eta eskubideak enpresako irizpideak erabilita antolatzen dituela eta arrisku ekonomikoak eta horren kudeaketaren erantzukizun zibilak, fiskalak eta sozialak bere gain hartzen dituela, egiten duen pertsona fisikoa edo juridikoa da.
  • Erregistroan jasota dagoen nekazaritzako ustiategi bakoitzari USTIAPEN TXARTELA igorriko zaio. Txartel hori titularrari emango diote eta berau aurkeztea beharrezkoa izango da laguntzak edota nekazaritzako ustiategirako sustapena eskatzeko edozein izapide formalizatzearren.

NEKAZARITZAKO AZALEREN AITORPENA

Nekazaritzako azaleren aitorpena Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko modulu identifikatzaile eta deskribatzailearen partea da eta URTERO egin behar dute Sistema Integratuaren barruko laguntzak eskatzeko epearekin batera.

NEKAZARITZAKO AZALEREN AITORPENA EGITEA

  • Inprimaki bat bete behar dute, bertan titularra identifikatzeko datuez gain titularrak duen nekazaritzako azalera erabilgarri osoa (N.A.E.) jaso beharko dute. Abereei jatekoa emateko titularrak ustiatzen duen bazka-azalerari dagokionez, azalera adieraziko dute berau gutxienez urteko aurreneko zazpi hilabeteetan ustiategiko abereak elikatzeko erabilgarri egon beharko dela kontuan hartuta.
  • Hainbat belarki-laboreen ekoizleentzat azaleraren arabera dauden laguntzei (bazka-artoa esaterako) edo abeltzaintzako primetako ZABALTZEAGATIKO ORDAINKETARI heldu nahi baldin badiete eskabidean adierazi beharko dute.
  • Azaleren aitorpena egoki egitea oso garrantzitsua da, izan ere, jasotako azalera hauek bezalako hainbat laguntzetan kontuan hartuko dutena baita: basa-artoarengatiko ordainketak, zabaltzeagatiko ordainketak, Mendiko Konpentsazio-ordainaren kalkulua, e.a. Aitorpen hauen guztien % 5i bertatik bertarako kontrola egingo diote.
  • Aipatutako azalerari buruz (azalera horien edukitza-erregimena alde batera utzita: jabetza, errentamendua, lagapena, e.a.) katastroaren hurrengo datuak emango dituzte:
    • Poligono-zenbakia, partzela-zenbakia, azpipartzela-zenbakia (egotekotan), udal mugartea, azalera osoa, probintzia, katastroaren planoak (partzela berriak.
    • Herri-lurrak, mendia edo bazka-azalerak komunean aprobetxatzeko edo titularitate publikoko bestelako erregimenak izatekotan eta azaleren asignazio zuzena egotekotan jabea den erakundeak (Administrazio Batzarra, udala, mankomunitatea,…e.a.) egindako EGIAZTAGIRIA aurkeztuko dute, horretan honakoa jasoko dute:
      • Herri-lur, mendi,…eta abarren basa-azalera osoa.
      • Herri-lurrak edo mendia erabiltzen dituzte abelburu kopurua (abere guztietakoak).
      • Herri-lurrak edo mendia erabiltzen dituzten eskatzailearen abelburu kopurua.
      • Eskatzaileak delako herri-lur edo mendi horretan erabiltzen duen azaleraren asignazioa.
      • Dauden katastroko datuen lagungoa

IZAPIDEAK ETA EPEAK

  • Inprimakiak eta dokumentazio Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta ustiategiko kokapenari dagozkion Nekazaritzako Eskualde Bulegoan formalizatuko dituzte.
  • Nekazaritzako Azaleren Aitorpena URTERO Sistema Integratuaren barruan laguntzak ematea araupetzen duten Aginduek finkatutako epeetan egingo dute. Oro har epe hau urteko lehen seihilekoan zehar zabaltzen dute. Epe horiek aipatzen dituen azken Agindua Arrantza eta Nekazal Sailburuaren 2004ko martxoaren 18ko Agindua da.

INPRIMAKIAK


 
 

e-mailez bidali