saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Direktorioa – Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

Informazioa

 

Arautegia

62/2002 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortu duena eta berare antolamendu eta funtzionamenduko arauak eman dituena. BAO, 2002ko apirilaren 26koa (520 KB).

Zer da gizarte zerbitzuen foru erregistroa?

Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa jakintza, plangintza, antolamendu eta zabalkuntzarako tresna publikoa da. Hona hemen beraren helburuak:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen arloan ari diren erakunde, zerbitzu eta zentroen berri zehatza izatea.
  • Gizarte zerbitzuen arloko baliabideak zentzunez antolatzeko behar den ezinbesteko informazioa ematea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan ari diren gizarte zerbitzuen publizitaterako bidea izatea.

Zeintzuk inskribatu behar dira erregistroan?

Erregistroan inskribatu behar dira Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentro publiko zein pribatu guztiak.

Zer idaztohartuko da erregistroan?

  • Arlo honetan diharduten zerbitzu eta zentro publiko eta pribatuak, eta haiek menpeko diren erakundeak.
  • Ez zerbitzu ez zentroen titular izan gabe informazio orokorrerako jarduerak edota kideen elkar laguntzarako jarduerak egiten dituzten gizarte zerbitzuetako erakundeak.
  • Gizarte zerbitzuetako zentroak sortu, aldatu, lekualdatu, itxi eta beraien titulartasuna aldatzeari buruzko baimenak edota berriemateak eta gizarte zerbitzuetako zentro eta zerbitzuak berten behera uzteari buruzkoak.
  • Homologazioak.
  • Itunak eta hitzarmenak.
  • Erakunde publiko edo pribatuek emaniko diru-laguntzak eta laguntzak.
  • Zehapen irmoak eta kautelazko neurriak.

Erregistroko idaztoharraren ondoreak

Erregistroan idaztohartzea datuei publizitatea ematea izango da, baina ez du berez ekarriko ez eraketa ez baimena.

Gizarte zerbitzuen arloan, eta gizarte zerbitzuak egiteko, ezinbestekoa izango da Erregistroan inskribatzea hitzarmenak sinatzeko (hori berariaz salbuetsi ezean), bai eta itunak sinatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak edo laguntzak eta homologazioak eskuratzeko, eta gainerako herri administrazioen diru-laguntzak eta laguntzak jasotzeko ere.

Erakunde, zerbitzu eta zentroen inskripzio-datuak aldatzea

Erregistroan inskribatutako erakundeek erakundearen, zerbitzuen edo zentroen datuetan gertatzen diren aldaketa guztiak jakinarazi beharko dituzte datuak aldatu eta hilabete igaro baino lehen.

Aurkeztu beharreko formularioak eta agiriak

Eskaera Formularioa

Arreta Telefonoak

  • 94 406 72 72
  • 94 406 72 96
 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali