saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

On-line ordainketa

Informazioa

On-line ordainketa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin ados jarri ostean, zergadunen zerga zorrak ordaintzeko sistema eroso eta segurua eskaintzen du. Ordainketa egiteko modalitate hau abian egongo da eguneko 24 orduetan eta ekidin egingo du alferrikako lekualdaketak egin beharra eta baita ilaran itxaron beharra ere.

Ziurtagiririk gabeko tramitea

Ordainketa telematikoaren modalitate hau erabiltzeko ez da beharrezkoa izango ez sinadura elektronikoko ziurtagiririk eta ezta BizkaiBai txartelik ere.

Beharrezkoa izango den gauza bakarra Erakunde laguntzaile atxikietatik edozeinen (Kutxabank, BBVA, Laboral Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, CaixaBank, Bankoa, Banco Santander, Bankia, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra) ordainketa txartela edukitzea da, horien On-line bankaren erabiltzailea izatea eta, aldi berean, Foru Ogasunak eman duen ordainketa gutuna edo BizkaiBairen bidez aurkeztu den autolikidazioa eskura edukitzea.

Kalkulatu da laster ordainketak On-line egiteko sistema honekin bat egingo dutela beste Erakunde laguntzaile batzuk.

Tramite segurua

Administrazioaren eta Erakunde laguntzaile atxikietako sistemek On-line informazioa trukatzen dute elkarren artean eta hori konexio seguruak erabiliz egiten dute. Horrela, inork gehiagok ezin du ikusi interneten elkar trukatzen duten informazio guztia. Elkar trukatzen dituzten datu guztiek enkriptaturik eta bide seguruak erabiliz bidaiatzen dute nahiz eta ordainketarekin hertsiki lotuta dauden datuak izan (jaulkitzailearen deskripzioa, jasoagiriaren deskripzioa, Erakunde jaulkitzailea, erreferentzia, identifikazioa, zenbatekoa, etab.). Ez da inoiz izaera pertsonaleko daturik trukatuko.

Ordainketa On-line egiteko prozesua Erakunde laguntzailearen webean egiten da eta esparru horrek eskaintzen duen segurtasunaz baliatzen da. Administrazioak jasotzen duen informazio bakarra ordainketa zuzen egin den ala ez baino ez da.

Ordainketa egiteko zuk ondoko urratsak bete behar dituzu:

  • 1. urratsa. Euskal administrazioen ordainketen pasarelara iritsi (Nire On-line Ordainketa www.euskadi.eus-en).
  • 2. urratsa. Formularioa bete horretarako ordainketa gutunean aurkituko dituzun datuak erabiliz eta sakatu onartu botoia.
  • 3. urratsa. Sartu diren datuak egokiak eta zuzenak direla balidatzea eta sakatu ordainketari ekin botoia.
  • 4. urratsa. Ordainketa egin nahi duzun Erakunde laguntzailea hautatu eta sakatu onartu botoia.

Eragiketa amaitu ostean Erakunde laguntzaileak egin den ordainketa horren bidezkoketa agiria jaulki eta emango dizu. Zuk jasoagiri moduan inprimatu dezakezu.

Nire Ordainketara iristea

 
 

e-mailez bidali