saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Sarri egiten diren galderak

Informazioa

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Galdera orokorrak

  1. Zer da Aldundia?
  2. Zer da LPE bat?
  3. Zein dira hautapen-prozesuan parte hartzeko baldintzak?
  4. Non begiratu dezaket edo norengana jo behar dut gaiei, datei edo inskripzioari buruzko zalantzarik izanez gero?
  5. Zer dira oinarri orokorrak eta bereziak?
  6. Zein da txanda irekia?
  7. Zer da barne-sustapena?
  8. Zein da ezintasunen bat duten pertsonen txanda?
  1. Proben hizkuntza
  2. Derrigortasun data duten eta ez duten hizkuntz eskakizunak
  3. Zer da oposizio bat edo oposizio-lehiaketa bat?
  4. Nola zenbatzen dira EPEAK?
  5. Zer da langileen aukeraketarako eta trebakuntzarako zerbitzua? zein eginkizun ditu?
  6. Zer da oposizioko epaimahaia? Zein eginkizun ditu?
  7. Zertan datza eta nola erabili behar da harpidetza-zerbitzua?

Hautapen prozesuak

  1. Nolakoak dira azterketak eta probak?
  2. Gai-zerrenda eta bibliografia
  3. LPE-n izena emateko moduak
  4. Nola egin eskaria web orriaren bidez?
  5. Zein erregistrotan aurkez ditzaket dokumentazioa eta eskaera-orria?
  6. Nola bidal ditzaket dokumentazioa eta eskaera-orria posta eta telegrafoen bidez?
  7. Zer da konpultsa edo erkatzea?
  8. Nola garatzen da hautapen-prozesua?
  9. Noiz argitaratzen dira onartuen, eskaeran atzera egindakoen eta bazter utzitakoen zerrendak?
  10. Noiz eta non egiten dira azterketak?
  1. Zein dira arau orokorrak azterketak eta probak egin bitartean?
  2. Non jartzen dira emaitzak?
  3. Nola eta noiz aurkez dezaket kexa edo iradokizun bat?
  4. Noiz eta nola aurkeztu erreklamazioa/administrazio-errekurtsoa?
  5. Nola eta noiz aurkez ditzaket merezimenduak?
  6. Nola eta noiz egiaztatu behar ditut merezimenduak?
  7. Zer da hautatze-prozesu batean KAUTELAZ parte hartzea, eta nola egiten da?
  8. Badago data mugarik gai-zerrendetan agertzen diren gaietan eragina izan dezaketen arau-aldaketak kontuan hartzeko eskatu ahal izateko?
  9. Non aurki ditzaket egindako azterketen ereduak, etorkizunean egiten diren aukeraketa prozesuetan orientazio gisa erabiltzeko?
  10. Euskara
  11. Desgaitasuna duten pertsonak

EZEA Eskubideak

  1. Zer dira EZEA eskubideak?
  2. Zer egin behar dut nire EZEA eskubideak erabiltzeko?

LAN POLTSAK

 

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Galdera orokorrak
1. Zer da Aldundia?

Bizkaiko Foru Aldundia bere eskumenen barruan Bizkaiko gobernua eta administrazioa bere gain hartzen dituen organo betearazlea da. Bizkaiko Foru Aldundiko burua Ahaldun Nagusia da. Bizkaiko Batzar Nagusiek aukeratzen dute Ahaldun Nagusia, eta berak aldundia osatzen duten sailetako foru diputatuak aukeratzen ditu.

Igo

2. Zer da LPE bat?

Herri administrazioek giza baliabideen beharrak betetzeko egiten duten lan publikoaren eskaintza da LPE. Ondoren, langile berriak sartzeko dagozkien hautapen-prozesuak egiten dira.

Urtean LPE bat baino gehiago egon daitezke; guztiak Bizkaiko Aldizkarian argitaratzen dira.

Herri administrazioetan langile publikoa izateko hautapen-prozesu bat egin behar da. Ezintasunen bat duten pertsonentzako bereizkeria positiboa eta barne-sustapenerako gordetako muga alde batera utzita, hautapen-prozesua irekia eta lehia askekoa da. Hautapen-prozesuan zenbait proba daude konstituzioaren araberako irizpide batzuei, hain zuzen, publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasunari jarraituta, hautagai hoberenak aukeratzeko.

Igo

3. Zein dira hautapen-prozesuan parte hartzeko baldintzak?
    1. Nazionalitateari dagokionez, egoera hauetakoren batean egon behar da:
      • Europar Batasuneko herritarra izatea.
      • Ezkontidea izatea (baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude), bai eta pertsona horren edo bere ezkontidearen ondorengo izatea (ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude), hogeita bat urtetik beherakoak edo adin hori baino gehiago izanik gurasoen mende bizi badira oraindik
      • Europar Batasunak egin eta berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen esparruaren barruan egotea, baldin eta esparru horietan langileen joan-etorri askea ezarri badaiteke.
    2. Hamasei (16) urteak beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.
    3. Zereginak egiteko gaitasun funtzionala edukitzea, hala badagokio, oinarri berezietan zehaztuko diren arrazoi medikuen ziozko bazterketa-laukiaren arabera neurtua.
    4. Diziplina-espediente baten bitartez bereizia ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organoetako zerbitzutik. Beste estaturen bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea gaitasun gabetuta edo pareko egoeraren batean, eta ez egotea jatorrizko estatu horretan gorago aipatutako baldintza beretan enplegu publikora sartzea eragozten duen diziplina-zigorren edo horren parekoren baten mende.
    5. Eskatzen den titulazioa izatea.
  1. Barne igoerarako gordetako plazak eskuratzeko lehiatzen diren hautagaiek jardunean egon beharko dute euren jatorrizko plazetan, zerbitzu aktiboan nahiz zerbitzu berezietan, eta beharkizun hauek bete behar dituzte:
    • Sartuta egotea, Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionarioen artean, egun dauden eskaletarikoren batean, lortu nahi duten plazaren berehalako beheragoko sailkapen taldeko plazan, edo talde berekoan, deialdiaren oinarri bereziekin bat etorriz.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko karrerako funtzionario gisa, jatorrizko plazan bi urteko zerbitzaldia beteta edukitzea.
    • Lortu nahi den plaza eskuratzeko eskatzen diren titulazio edo antzinatasuna eta gainerako betekizunak izatea.
  2. Ezintasunen bat duten pertsonentzat gordetako plazaren bat lortu nahi duten hautagaiek izaera hori administrazioaren eskumeneko organoren batek (IMSERSOk, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak edo baliokideak) aitortuta izan behar dute, %33ko portzentajean edo handiagoan.
  3. Beharkizun horiek guztiak eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dira Eta guztiak eustu behar dira hautapen-prozesuak iraun bitartean, harik eta izendapena egin arte.
  4. Oinarri orokorrek legezko baldintza orokorrak jasotzen dituzte, eta oinarri bereziek, baldintza bereziak.

Igo

4. Non begiratu dezaket edo norengana jo behar dut gaiei, datei edo inskripzioari buruzko zalantzarik izanez gero?

Zalantzarik izanez gero komeni da oinarri orokorrak eta bereziak irakurtzea, horiek baitira hautapen-prozesuaren funtsezko araudia. Oinarriak irakurrita zalantza argitu ez baduzu, harremanetan jar zaitezke aldundiarekin.

Igo

5. Zer dira oinarri orokorrak eta bereziak?

Oinarri orokorrak deialdiaren oinarrizko arauak dira. Hautapen-prozesuari buruzko informazio orokorra, irizpideak eta epeak jasotzen dituzte, eta horiek aipatu oinarrietatik eratorriko diren oinarri berezi guztietan ezarriko dira.

Oinarri bereziek kasuan kasuko hautapen-prozesuari buruzko informazio zehatza jasotzen dute, hain zuzen, probei buruzko informazioa, gaiak eta hautapen-prozesu bakoitza zehaztuko duten arau eta betebehar bereziak.

Igo

6. Zein da txanda irekia?

Deialdietan, funtzionarioa izateko 3 txanda bereizten dira: barne-sustapenerako plazak, desgaitasunen bat duten pertsonentzako barne igoera, txanda irekikoak eta ezintasunen bat duten pertsonentzat gordetakoak.

Txanda askea txanda orokorra da, hau da, edozein pertsona aurkez daiteke, muga bakarra oinarrietan zehazten diren berezitasunak izanik. Legearen arabera, herritar guztiek dute lan publikoa lortzeko eskubidea, publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasunari jarraituta.

Igo

7. Zer da barne-sustapena?

Funtzionarioen administrazio-karrerari lotutako plazak dira, eta horientzat gordetakoak. Plazok bete ezean, hutsik geratzen dira, eta txanda irekira pasatzen dira.

Igo

8. Zein da ezintasunen bat duten pertsonen txanda?

Lan publikoaren eskaintzako plaza guztien % 5 gordetzen da txanda honetarako. Ezinduek betetzen ez dituzten plaza hutsak hurrengo hautapen-prozesuetarako gordetzen dira; beraz, ez zaizkie gehitzen txanda irekikoei.

Ezinduek % 33ko minusbaliotasuna edo hori baino handiagoa aitortuta izan behar dute halakotzat jotzeko.

Igo

9. Proben hizkuntza

Euskal Autonomia Estatutuan jasotzen da euskara eta gaztelania, biak, ofizialak direla, eta administrazioekiko harremanetan tratu eta erabilera berak dituztela. Beraz, probak gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke.

Igo

10. Derrigortasun data duten eta ez duten hizkuntz eskakizunak

Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legeak jasotzen du administrazioetako plaza guztiek hizkuntz eskakizuna ezarrita dutela eta hori betetzeko data bat dagoela. Lanpostuei atxikitako plazen epeen definizioaren arabera (lanpostu-zerrendan jasotzen dira epeak), plaza betetzen duenak baldintza hori bete behar du, hau da, derrigorrezko hizkuntz eskakizuna baldintza da lanpostu horretan aritzeko. Hizkuntz eskakizuna izateko betebeharrerako epea igaro ez bada, ez dago derrigortasunik, ez dago derrigorrezko hizkuntz eskakizunik; beraz, horrelako lanpostu batean arituko den pertsonak ez du hizkuntz eskakizuna eduki behar. Horrelakoetan, hizkuntz eskakizuna meritu da deialdian.

Igo

11. Zer da oposizio bat edo oposizio-lehiaketa bat?

Oposizioan hautagaiek egindako proben emaitzak bakar-bakarrik baloratzen dira.

Oposizio-lehiaketa prozesu mistoa da; izan ere, proben emaitzak eta aurkeztutako merituak (ikastaroak, esperientzia, hizkuntzak, informatika eta prestakuntza pertsonal eta profesionala) orokorrean baloratzen dira, deialdi bakoitzean jasotzen den merituen baremoarekin bat etorrita.

Igo

12. Nola zenbatzen dira EPEAK?

Egutegi-egunak egutegiko egun guztiak dira, eta egun baliodunak, jaiegun ez direnak. Oro har, beren-beregi egutegi-egunak direla adierazten denean izan ezik, epe guztiak egun baliodunekoak dira, hau da, Bizkaiko Foru Aldundian egun baliodunak astelehenetik ostiralera artekoak dira; larunbatak eta jaiegunak, ordea, ez.

Epea hilabetetan ezartzen bada, data batetik beste baterako epea, dagokiona argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuko da.

Egunetan adierazitako epeak, dagokiona argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Igo

13. Zer da langileen aukeraketarako eta trebakuntzarako zerbitzua? zein eginkizun ditu?

Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzuak hautapen-prozesua antolatu, prestatu eta kudeatzen du, eta epaimahaiekin koordinatzen da elkarri laguntzeko.

Halaber, Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzuak hautapen-prozesuen ondoriozko lan-poltsak antolatu eta kudeatzen ditu.

Igo

14. Zer da oposizioko epaimahaia? Zein eginkizun ditu?

Epaimahaiak hautapen-prozesuaren garapena kudeatzen du Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzuarekin batera, eta izangaiek egindako probak eta aurkeztutako merituak baloratzen ditu, berak bakarrik. Gainera, deialdiaren oinarriak ezartzean sor daitezkeen zalantzak eta gorabehera guztiak argituko ditu, eta hautapen-prozesua behar bezala garatzeko beharrezko erabakiak hartuko ditu.

Epaimahaia kide anitzeko hautatze-organoa da, bere jardueran inpartziala eta profesionala da, eta autonomia osoa dauka bere eginkizunak burutzeko. Epaimahaiak foru dekretuz izendatzen dira, eta osaera BAOn argitaratzen da.

Epaimahaiarekin harremanetan jartzeko biderik eraginkorrena Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzura jotzea da, edo epaimahaiko idazkariarengana.

go

15. Zertan datza eta nola erabili behar da harpidetza-zerbitzua?

Harpidetza-zerbitzuak aukera ematen du norberak deialdi berriei eta iragarkien zein kalifikazioen argitalpenei buruzko informazioaren berri izateko, behar bezala eguneratuta. Informazio hori berariaz emandako helbide elektronikoan eta sakelako telefono-zenbakian jasotzen da. Zerbitzua bereziki gomendatzen da pertsona bat kanpoan denean, oporretan dagoenean, bidaia bat egiten ari denean...

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, beharrezkoa da, batetik, alta egitea LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA atalaren barruko goiburuan dagoen estekan, eta, bestetik, eskatutako datu guztiak betetzea. Horrez gain, datuak ondoren aldatzeko aukera ere badago (sakelako telefonoa aldatzea, helbide elektronikoa aldatzea...).

Igo

Hautapen prozesuak
1. Nolakoak dira azterketak eta probak?

Oro har, probetarako deialdi bakarra dago. Horrek esan nahi du hautagaiei berriro deitzeko aukerarik ez dagoela arrazoitutako gertaera edozein dela ere (gaixotasuna, aparteko egoera), genero-politiken barruan aintzat hartutako neurrien kasuan izan ezik.

Proba ohikoenak teoriko idatziak , test modukoak zein gaia garatzekoak, eta idatzizko proba praktikoak dira. Hala ere, bestelako probak ere badaude: ahoz garatzeko suposamenduak, egin beharreko lanaren trebetasunei lotutako eduki praktikoko probak, gaitasuna egiaztatzeko proba fisikoak, trebetasunak edo hizkuntzen ezaguera neurtzekoak.

Proba mota eta edukia oinarri berezietan jasotzen dira.

Igo

2. Gai-zerrenda eta bibliografia

Gai-zerrenda -probetara aurkezteko ikasi beharreko gaiak- kategoria bakoitzaren oinarri berezietan jasotzen da.

Oposiziogile bakoitzaren lana da gai-zerrenda lantzea eta bibliografia aurkitzea. Bizkaiko Foru Aldundiak web orrian bibliografia proposatzen du, baina hori orientagarria da, hau da, ez dauka legezko baliorik edo balio loteslerik.

Igo

3. LPE-n izena emateko moduak

Izena emateko eskaria www.bizkaia.eus (Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez egin daiteke, bai eta erregistro ofizial eta Posta eta Telegrafoak sozietateko bulegoetako erregistroen bidez ere.

Eskaera-orriak egutegiko hogei (20) egun balioduneko epearen barruan aurkeztu behar dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofiziala-Madrilgo Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bizkaiko Foru Aldundian, deialdia BAOn argitaratzen den egunetik bertatik onartzen dira eskaera-orriak.

Eskaera-orrian merituen zerrenda sartuko da oposizio-lehiaketa bada, eta hari ondoko dokumentuak erantsiko zaizkio (horien fotokopia konpultsatua, edo jatorrizkoa eta fotokopia, konpultsatzeko):

  1. Eskatutako titulazioa eskaerak aurkezteko epea amitu aurretik izatea, edo hura lortzeko modua baduela egiaztatzeko dokumentazioa.
  2. Oinarri bereziek eskatutako beste edozein.

Igo

4. Nola egin eskaria web orriaren bidez?

Eskaria web orriaren bidez egitea erreza da. Alta eskatu ondoren, zure datuak sartu behar dituzu. Ondoren, eskaneatutako eta, beharrezkoa bada, konpultsatutako dokumentazioa aurkeztu behar duzu, eta merituak alegatu behar dituzu, hala badagokio.

Eskaeran oker edo gorabeheraren bat badago, jar zaitez harremanetan aldundiarekin, formulario hau edo 944068000 telefonoa erabilita, gorabeheraren berri emateko hura gertatutako egunean bertan, epez kanpo aurkeztutako erreklamazioak ez baitira izapidetuko.

Era berean, Laguntzan egin dezakezu web bidezko eskaera, hau da, Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan, administrazio-izapideak egiteko dauden autokudeaketarako postu bietan (Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009. Bilbo).

Igo

5. Zein erregistrotan aurkez ditzaket dokumentazioa eta eskaera-orria?

Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroetan aurkeztuko dira.

Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 2015ko urriaren 1ko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarrita dauden tokietarik edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Igo

6. Nola bidal ditzaket dokumentazioa eta eskaera-orria posta eta telegrafoen bidez?

Eskaera-orria eta dokumentazioa Posta eta Telegrafoen bidez igorriz gero, legezko ondorioak izateko, posta ziurtatuaren bidez bidali behar dira. Horretarako, dokumentazioa gutunazal irekian aurkeztuko da, eta posta bulegoetako langileek zigilua jarriko dute sarrera-datarekin.

Igo

7. Zer da konpultsa edo erkatzea?

Konpultsaren bidez, dokumentuaren jatorrizkoa eta kopia berdinak direla egiaztatzen du fede-emaile publiko batek (edozein herri administrazio). Dokumentu baten kopia eta jatorrizkoa bat datozelako fede ematea edo hori egiaztatzea da. Konpultsatutako kopiak jatorrizkoaren balio bera izango du kasuan kasuko prozesu zehatzean, baina inola ere ez du egiaztatuko jatorrizkoaren benetakotasuna. Edozein administraziok (udalak, aldundiak eta abar) konpultsa ditzake dokumentuak, normalean doan. Azpimarratzekoa da notariotzek ere, fede-emaile publikoak diren aldetik, konpultsa ditzaketela dokumentuak, baina ez doan.

Argitu behar da Postak eta Telegrafoak sozietateak ez duela dokumenturik konpultsatzen.

Igo

8. Nola garatzen da hautapen-prozesua?

Hautapen-prozesuan zenbait fase daude:

  • LPE Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
  • Deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, eta horien laburpena, EHAO eta BOEn.
  • Eskaerak legezko bideak erabilita aurkezten dira epe zehatz batean, oinarrien laburpena BOEn argitaratu eta hurrengo 20 balioduneko barruan. Bizkaiko Foru Aldundian, deialdia BAOn argitaratzen den egunetik bertatik onartzen dira eskaera-orriak.
  • Agindeiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, iragarki-oholean eta web orrian argitaratzen dira. Eskaera-orria osorik edo ondo bete ez duten pertsonen zerrenda da agindeia, eta horren bidez dei egiten zaie eskaera-orria bete edo zuzentzeko, adibidez, tituluak (jatorrizkoak edo kopiak) aurkezteko. 10 egun balioduneko epea ezartzen da aipatutakoa egiteko. Hala egin ezean, beren eskarian atzera egin dutela ulertuko da.
  • Onartutakoen, bazter utzitakoen eta eskaeran atzera egindakoen zerrendak foru agindu bidez argitaratzen dira BAOn, iragarki-oholean eta web orrian. Argitalpen horretan, gainera, epaimahaiaren izendapena, lehenengo probaren eguna eta probara eraman daitekeena azalduko dira.
  • Iragarki-oholean eta web orrian, ondorengo iragarkiak, proben egunak, horiei buruzko jarraibideak eta abar jartzen dira jendaurrean.
  • Proba bakoitzaren emaitzak iragarki-oholean eta web orrian argitaratzen dira.
  • Merituak aurkezteko epea BAO, iragarki-oholean eta web orrian argitaratzen da. Eskaera-orrian alegatutako merituak aurkezteko 10 egun balioduneko epea ematen da. Ondoren, merituen balorazioa argitaratzea.
  • Lehen probaren emaitzen ondoren, merituak aurkezteko epea BAO, iragarki-oholean eta web orrian argitaratzen da. Eskaera-orrian alegatutako merituak aurkezteko 10 egun balioduneko epea ematen da. Ondoren, merituen balorazioa argitaratzea.
  • Hautapen-prozesuko aukeratuen zerrenda BAO, iragarki-oholean eta web orrian argitaratzen da. Hurrengo egunean, 20 egutegi-eguneko epea hastea da karrerako funtzionarioak izendatzeko oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkezteko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzarreko epaimahaiak proposatutako funtzionarioen izendapena onartzen da, eta ondoren BAOn argitaratzea.
  • Lanpostuaz jabetzea.

Igo

9. Noiz argitaratzen dira onartuen, eskaeran atzera egindakoen eta bazter utzitakoen zerrendak?

Gomendatzen da adi egotea, eta iragarki-oholean eta web orrian begiratzea, horietan informazio gaurkotu eta berehalakoa aurkituko baituzu. Halaber, SMS bidezko abisu zerbitzuan alta eska dezakezu.

Onartuen zerrendan, hautapen-prozesuan onartu diren pertsonak jasotzen dira.

Bazter utzitakoen zerrendan, baldintzaren bat ez betetzeagatik edo eskaera-orria epez kanpo aurkezteagatik prozesutik kanpo geratu direnak jasotzen dira.

Eskaeran atzera egindakoen zerrendan sartzen dira, BAOko argitalpenaren bidez eskaera osotu edo zuzentzeko eskatu eta horretarako 10 egun balioduneko epea eman ondoren, epe horretan eskaera zuzendu ez duten pertsonak edo eskatutako dokumentuak aurkeztu ez dituztenak.

Igo

10. Noiz eta non egiten dira azterketak?

Gomendatzen da adi egotea, eta iragarki-oholean eta web orrian begiratzea, horietan informazio gaurkotu eta berehalakoa aurkituko baituzu. Halaber, SMS bidezko abisu zerbitzuan alta eska dezakezu.

Azterketen deialdietan lekua, ordutegia eta gainontzekoak, adibidez eraman daitekeen materiala, azaltzen dira.

Oro har, azterketak astegunetan, astelehenetik ostiralera, egiten dira. Hori gorabehera, beste egun batzuetan, larunbatetan kasu, egin daitezke.

Segurtasun handiagoa izateko, bi azterketaren arteko denbora tartea, gutxienez, 72 ordukoa da.

Onartuen eta bazter utzitakoen zerrendak foru aginduaren bidez onartzen direnetik lehenengo azterketa egin arte 2 hilabete igaro behar dira gutxienez.

Igo

11. Zein dira arau orokorrak azterketak eta probak egin bitartean?

Ez epaimahaikoek, ez zaintzaileek, ez dute azterketako galderen edukiari buruzko zalantzei erantzungo.

Guztien aukera berdintasuna bermatzeko, oposiziogileak ez dira mahaitik altxatuko, ez bada, eskua jaso ondoren, zaintzaileek horretarako baimena emanda.

Azterketa egiten egon direlako ziurtagiria edo beste edozer behar dutenek, hori epaimahaikoei edo zaintzaileei eskua altxatuz jakinarazi beharko diete.

Epaimahaiak hautaketa-prozesutik kanpo utzi ahal izango du iruzurrez jokatzen duen edozein hautagai, jokabide horrek edozein proba normal garatzea eragozten badu edo, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera, lehia desleiala sortzen badu. Epaimahaiburuak berehala emango dio jarduketon berri Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta gertatukoa jasoko du dagokion bilera-aktan. Halaber, hautaketa-prozesuko edozein proba egiten den bitartean, ezin izango da eduki edo erabili lehenago aipatutako printzipioak ekiditeko erabili ahal den gailu edo baliabide teknologikorik, eta kasu bakoitzean argitaratzen den jarraibide-orria izango da atal honetan ezarritakoa zehazteko eta garatzeko epaimahaiak erabiliko duen tresna.

Proba egin bitartean, NAN mahai gainean egon behar da, ondo ikusteko moduan. Sakelako telefonorik baduzu, itzali eta utzi mahai gainean, baina pila edo bateria kanpoan duela. Azterketak iraun bitartean, mahai gainean epaimahaiak emandako orriak eta NAN besterik ezin da eduki.

Proba egiten den bitartean, erabateko isiltasuna gorde behar da. Desegoki jokatzeak edo besteekiko jokaera gogaikarria izateak azterketa aretotik kanporatzea ekarriko du.

Probak dirauen bitartean ezin izango da gela barruan erre.

Azterketa amaitutakoan, oposiziogileak, bere lekutik mugitu gabe, eskua altxatuta amaitu duela jakinaraziko die zaintzaileei. Horiek azterketa-orria jasoko dute.

Prozesuaren segurtasuna bermatze aldera, azterketaren azken minutuetan ezingo da inor irten azterketa aretotik filtrazioak saihesteko, dokumenturik ez galtzeko eta pertsonen arteko aldaketarik ez gertatzeko.

Igo

12. Non jartzen dira emaitzak?

Oinarri orokorretan eta berezietan zehazten da emaitzak non argitaratuko diren, normalean iragarki-oholean eta web orrian.

Azterketa gainditu dutenen emaitzak argitaratzen dira, ez gainditu ez dutenenak. Azken horiek emaitza jakin nahi badute, eskatu egin beharko dute.

Igo

13. Nola eta noiz aurkez dezaket kexa edo iradokizun bat?

Prozeduraren edozein unetan zuk kexa edo iruzkin bat aurkez dezakezu 39/2015 Legeko 16. artikuluan ezarri diren Erregistroen bidez edo, hala denean, Laguntzaile postontziaren bidez (laguntzaile@bizkaia.eus). Kexa edo iradokizun horren edukia hautespen prozesuarekin zerikusia duen edozein gai izan daiteke, salbu eta zuzenean ariketen edukiei eta kalifikazioei lotuta dauden gaiak.

Igo

14. Noiz eta nola aurkeztu erreklamazioa/administrazio-errekurtsoa?

Kalifikazioak www.bizkaia.eus webean (Lan publikoaren eskaintza) nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren iragarki-oholean argitaratu ondoren, hilabeteko epea izango duzu —kalifikazioak argitaratzen diren egunaren biharamunetik zenbatuta— haien aurkako administrazio-errekurtsoa jartzeko edo, hala badagokio, dagokion ariketako kalifikazioaren aurkako erreklamazioa jartzeko. Azken aukera hori erabili beharko duzu baldin eta uste baduzu kalifikazioan akats bat izan dela; aldiz, administrazio-errekurtsoa erabili beharko baduzu baldin eta uste baduzu zure ariketa ez dela zuzen kalifikatu.

Edozelan ere, idazki hori, 2015ko urriaren 1ko 39/2015 Legeko 16 artikuluan jasotako moduak betez, leku hauetako edozeinetan aurkeztu beharko duzu:

  • Eskabidea zuzendu zaion administrazio-organoko erregistroa.
  • Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela probintziako diputazioetako, kabildoetako eta uharteetako kontseiluetakoa, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluan aipatutako udalerrietakoa, edo dela —honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero— tokiko administrazioko erakunderen batekoa.
  • Posta-bulegoak, erregelamenduz ezarritako moduan.
  • Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzak edo kontsuletxeetako bulegoak.
  • Indarrean dauden xedapenetan ezarritako gainerako tokiak.

Igo

15. Nola eta noiz aurkez ditzaket merezimenduak?

Eskabidearekin batera aurkeztu behar dira merezimenduak, eta deialdiko oinarriak EAOn argitaratzen diren eguna aintzat hartuko da haiek baloratzeko.

Igo

16. Nola eta noiz egiaztatu behar ditut merezimenduak?
Prestakuntza eta hizkuntzak

Epaimahaiak soilik baloratuko ditu prestakuntzari buruzko merezimenduak baldin eta hautagaiak oposizio-fase guztiak gainditu baditu.

Prestakuntzari buruzko merezimenduek bat etorri behar dute deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin, eta, balioa izateko, deialdia BOEn argitaratzen den datarako izan behar du hautagaiak merezimendu horien jabe.

Merezimenduak alegatzeko, eskabide-orrian egin behar da haien zerrenda. Eskabide-orrian jasotzen ez diren merezimenduak ezin izango dira gerora alegatu, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Eskabide-orria aurkezten denean, ez da aurkeztu behar prestakuntza egiaztatzeko dokumentazioa.

Egiaztapen egiteko, jatorriko agiria eta kopia aurkeztu behar dira.

Merezimenduen dokumentazioa aurkezteko epea oposizio-fasea amaitu ondoren izango da; 10 egun balioduneko epea izango du, eta azken azterketa gainditu dutenek merezimenduak aurkezteko iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da (web orrian argitaratuko da iragarkia).

Administrazioan emandako zerbitzuak

Honela egiaztatuko dira Administrazioan emandako zerbitzuak baloratzeko merezimenduak:

  1. Bizkaiko Foru Aldundiko bitarteko langileak. Atarilekun, «nire datuak» atalean, administrazio-karpeta bat dago non aukera dagoen on-line lortzeko Aldundian emandako zerbitzuen ziurtagiria, eskabide-orriarekin batera aurkez daitekeena.

    • Administrazioan emandako zerbitzuak BOEko argitalpenera arte zenbatzen dira.
    • Hau hartu behar da kontuan: ziurtagiria BOEko argitalpenaren aurretik eskatzen bada, ziurtagiria eman denetik argitalpen horretara arte emandako aldia gehituko da lehiaketa-fasean.
    • Ziurtagiri hori eskabide-orriarekin batera aurkez daiteke, baina oposizio-fasea gainditzen duten pertsonak ez ditu salbuesten emandako zerbitzuen merezimenduak aurkeztetik. Merezimenduok aurkezteko, 10 eguneko epea dago, oposizioko azken azterketa gainditu dutenek merezimenduak aurkezteko iragarkia argitaratu eta biharamunean hasita (web orrian argitaratuko da iragarkia).
  2. Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldunditik kanpo ematen dituzten langileak

    • Eskabide-orrian, Administrazioan emandako zerbitzuen zerrenda egin beharko dute.
    • Oposizio-fasea gainditzen dutenek administrazioan emandako zerbitzuak egiaztatzeko, jatorrizko agiria eta kopia aurkeztu beharko dituzte, 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako eran; horretarako, 10 eguneko epea izango dute, oposizioko azken proba gainditu dutenek merezimenduak aurkezteko iragarkia argitaratu eta biharamunean hasita (web orrian argitaratuko da iragarkia).

Igo

17. Zer da hautatze-prozesu batean KAUTELAZ parte hartzea, eta nola egiten da?

Aukeraketa-prozesu batean, kautelaz parte hartu edo parte hartzen jarraitu ahal izango dute berariaz emandako ebazpen bidez prozesu horretatik baztertuta geratu diren pertsonek, baldin eta arrazoi hauengatik geratu badira baztertuta: oinarrietan eskatutako betekizun eta baldintzak ez betetzeagatik edo prozesuko proba baztertzaileren bat ez gainditzeagatik.

Edonola ere, nahitaez aurkeztu beharko da ERREKURTSO BAT ebazpen horren aurka. Horrez gainera, azterketa baztertzaileren bat gainditu ez eta gora jotzeko errekurtsoaren bat edo (epaimahaiaren aurrean) erreklamazioren bat aurkeztuz gero, argi eta sinesgarriro jaso beharko da idazkian eskatzaileak gogoa duela prozesuan kautelaz parte hartzen jarraitzeko.

Azkenik, errekurtso/erreklamazioen gaineko ebazpen irmorik ez den bitartean, interesdunek hautatze-prozesuan parte hartzen jarraitu ahalko dute. Behin-behineko egoera hori behin betiko bihurtuko da berariazko ebazpen irmoa ematen denean; ebazpen horretan ezarritakoaren arabera erregularizatuko da egoera.

Igo

18. Badago data mugarik gai-zerrendetan agertzen diren gaietan eragina izan dezaketen arau-aldaketak kontuan hartzeko eskatu ahal izateko?

Aukeraketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorren arabera, ezin da eskatu aldaketa horiek ezagutzea deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean (karrerako funtzionario plazak betetzeko bada) edo Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (bestelako kasuetan) argitaratzen den egunetik aurrera.

Igo

19. Non aurki ditzaket egindako azterketen ereduak, etorkizunean egiten diren aukeraketa prozesuetan orientazio gisa erabiltzeko?

Aldundiko Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzuak konpromisoa hartu du aukeraketa prozesuetan egindako azterketak herritarren eskura jartzeko, www.bizkaia.eus web orriaren bidez: Lan Publikoaren Eskaintzak atalean, Amaituta dauden Deialdiak loturan (baita indarrean dauden deialdietan, dagoeneko azterketarik egina badute). Zerbitzu honek ez dauka atzeraeraginik; beraz, ez zaie ezarriko zerbitzua martxan jarri aurretik egindako deialdiei.

Igo

20. Euskara

Ez da euskara-titulua aurkeztu behar baldin eta titulu hori jasota badago horretarako berariaz dagoen erregistroan. Nahikoa izango da eskabide-orrian dagokion laukitxoa betetzea, Foru Aldundiari baimena emateko erregistro hori kontsultatzeko.

Euskara-titulua erregistroan jasota ez badago, egiaztatu egin beharko da.

Hautaketa-prozesuan, idatziz galdetuko zaie oposizio-egileei jakiteko nortzuek aurkeztu nahi duten IVAPek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egiten dituen probetara.

Igo

21. Desgaitasuna duten pertsonak

Desgaitasuna duten pertsonen txandan parte hartzen duten hautagaiek ez dute inolako ziurtagiririk aurkeztu behar, baldin eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude eta Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna aitortua badie; desgaitasuna dutela adierazi besterik ez dute egin behar. Baimen espresua emango diote Bizkaiko Foru Aldundiari Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalean egiaztapena egin dezan.

Igo

EZEA eskubideak
1. Zer dira EZEA eskubideak?

EZEA eskubideak hauek dira: datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubideak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan eta 1720/2007 Errege Dekretuan jasoak.

Eskuratzeko eskubideak aukera ematen dio herritarrari fitxategi zehatz baten arduradunarengana jotzeko, honako hauei buruzko informazioa eskatzeko: ea haren datu pertsonalak erabiltzen ari diren, (hala bada) zertarako erabiltzen ari diren eta datu horien jatorriari buruz dagoen informazioa eta datu horiekin egindako edo egingo diren jakinarazpenak.

Herritarrak zuzentzeko eta ezezteko eskubideak erabiliko ditu bere datu pertsonalak -erabiltzen ari direnak- okerrak direnean, zerbait falta dutenean eta desegokiak edo gehiegizkoak direnean.

Azkenik, aurkaratzeko eskubideak eskumena ematen dio datuen titularrari fitxategiaren ardurarengana jotzeko eta haren datu pertsonalak erabiltzeari uzteko eskatzeko (hurrengo kasuetan).

Igo

2. Zer egin behar dut nire EZEA eskubideak erabiltzeko?

NAN edo pasaportearekin batera, eskabide bat aurkeztu behar da, zeinean adieraziko baita zein datu zuzendu edo ezeztatu nahi diren, bai eta beharrezko frogagiriak ere.

Zer epe dauka Bizkaiko Foru Aldundiak nire EZEA eskubideak direla-eta eskatutakoari erantzuteko?

Datuak eskuratzeko eskubidea ebazteko epea hilabetea da. Eskubidea onartuz gero, datuak emateko epea 10 egun baliodun da.

Datuak ezeztatu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubideak ebazteko epea 10 egun baliodun da.

Epeok eskaera jasotzen denetik aurrera hasiko dira.

Igo

LAN POLTSAK

1. Zer dira lan-poltsak?

Lan-poltsak hautaketa-prozesuen ostean eratzen dira, eta urriaren 16ko 2299/2015 Foru Aginduaren bidez onartutako irizpideekin bat etorrita kudeatzen dira -irizpideok Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrialdean argitaratuta daude.

Lan-poltsak giza baliabideen aldi bateko beharrizanak -ez finkoak- betetzeko balio dute, hau da, aldi baterako kontrataziorako eta bitarteko funtzionarioen izendapenetarako.

Igo

2. Nola sartu naiteke lan-poltsa batean?

Urriaren 16ko 2299/2015 Foru Aginduaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako hautaketa-prozesuko derrigorrezko ariketa bat edo batzuk gainditu duten/dituzten izangaiak sartuko dira hautaketa-prozesuen ondoriozko lan-poltsetan.

Behin izangaiek deialdiko oinarri espezifikoetan adierazten den ariketa kopurua gaindituta, lan- poltsa eratzeari ekingo zaio, eta, horretarako, puntuazioaren hurrenkerari zorrotz jarraituko zaio. Inor ezin da lan-poltsa batean sartu, hautaketa-prozesu batean -dena dela- parte hartu ez badu.

Igo

3. Non begiratu dezaket lan-poltsen egoera?

Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrialdean (www.bizkaia.eus), badago lan-poltsei buruzko atal bat, non lan-poltsa guztien zerrenda ageri baita eta norberak jakin baitezake zein hurrenkeratan dagoen lan-poltsan. Halaber, atal horretan, besteak beste, lan-poltsei buruzko araudia (urriaren 16ko 2299/2015 Foru Agindua), aldi baterako bajak eskatzeko baldintzak eta behin betiko bajen arautegia jasota daude.

Igo

4. Egiaztatu ahal dut Hizkuntz Eskakizuna Lan-Poltsan eguneratzeko?

Hizkuntza eskakizuna edozein unetan egunera daiteke , horretarako, Kultura Saileko Hizkuntz Normalizazio Atalera joan (Rekalde zumarkalea, 30, 5. solairua. Bilbo) eta eskabidea egin behar da. Eskabidea egiteko, jatorrizko titulua eta haren fotokopia bat eraman behar dira, titulu hori egiaztatzeko.

Igo

5. Non aurki ditzaket Lan Poltsak erregulatzen dituzten irizpideak?

Lan Poltsak erregulatzeko irizpideak Lehendakaritza Saileko foru diputatuaren Foru Aginduaren bidez onesten dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian argitaratzen dira, www.bizkaia.eus (enplegu publikoaren eskaintza). Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiak egilesten dituen hautespen frogen emaitzako Lan Poltsak urriaren 16ko 2299/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren horiek kudeatzeko irizpideekin bat kudeatzen dira.

Igo

6. Noiz eta nola aurkez dezaket Lan Poltsarako merezimenduen balorazioaren aurkako administrazio errekurtso bat?

Zuk, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezu, Lehendakaritzako foru diputatuari zuzenduta, deialdien emaitzako Lan Poltsa bakoitza onetsiko duen Foru Aginduaren aurka; errekurtso hori aurkezteko epea onetsi eta hilabetekoa da. Beste alde batetik, zuzenean aurkez dezakezu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaren arabera dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, kasu honetan onespenaren hurrengo egunetik zenbatuko den bi hileko epearen barruan.

Igo

 
 

e-mailez bidali