saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BizkaiBairi buruzko informazioa

Informazioa

BizkaiBai Zerbitzua ingurune ziurrean transmisio telematikoa egiteko plataforma da. Horren bitartez, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.

BizkaiBai sisteman sartzeko moduak:

Pertsona fisikoa bazara, identifikatzeko hurrengo bitartekoetako bat baino ez duzu eduki behar:

Baldin eta pertsona juridikoa bazara edo Ogasun eta Finantza Sailaren eta Elkargo, Elkarte edo Erakunderen baten artean hirugarren pertsonen izenean jardute aldera sinatutako lankidetza-akordioren bati atxikirik dagoen aholkularia bazara, Sailak onartzen dituen ziurtagiri elektronikoetako bat izan behar duzu.

 
B@K

B@kIdentifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (pasahitza erraz berreskuratu daiteke). Izenpe ziurtatze-entitatearen hodeian dagoen kualifikatu gabeko ziurtagiri bat da. B@kQ txartelaren antzeko sistema da, eta harekin partekatzen ditu identifikatzailea eta pasahitza (beraz, bakQ txartela baduzu, bak ere baduzu). Behe-mailakoa denez, ez da beharrezkoa pertsonatzea.

Gaur egun, izapide guztiak egin daitezke Bizkaibai bulego birtualean, ordezkaritzari dagozkionak izan ezin (hau da, hirugarrenen ordezkari baimendu edo ahokulari aritzeko direnak).

Bere emisioa aktibazio-kode baten bitartez hasiko da; kode hori behin bakarrik erabil daiteke, eta eskaria on-line egin daiteke. Aktibazio-kodea duen gutunak zure helbidera bidaliko zaizu.

 
B@kQ (izenperen itsasontzi-jokoa)
 

B@kQ (izenperen itsasontzi-jokoa)Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, erdi-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da. Oinarri ditu identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), itsasontzi-joko bat, pasahitz bat (erraz berreskuratzekoa) eta Izenpe hodeiko ziurtagiri kualifikatu bat.

IZENPE ziurtatze-entitateak eman eta kudeatzen du, eta, emateko, aurrez aurreko identifikazioa behar da.

BizkaiBai txartelak bezala eta B@k, honelako sistemek ezagutza teknologiko eta instalatzeko baldintza gutxiago eskatzen dizkiete erabiltzaileei (ez da ez softwarerik ez irakurgailurik behar) eta ez dituzte beste ziurtagiri aitortu batzuek dituzten arazoak (Javaren bertsioak, sistema eragileen arteko bateragarritasuna...); beraz, errazagoak eta erabilgarriagoak dira.

B@kQ-en bidez Bizkabai bulego birtualeko izapide guztiak egin daitezke; ostera, BBAI txartelarekin ezin dira ireki jakinarazpen elektronikoak eta baimendu modura jardun BizkaiBai bulego birtualaren barruan. Gainera, B@kQ-ek beste hainbat onura dauzka BBAI txartelarekin alderatuta hona:

  1. Administrazio publiko gehiagok onartzen dute eta euskal administrazio publikoen artean erreferente bihurtuko da identifikazio aurreraturako sistema gisa.
  2. Baliteke zuk dagoeneko edukitzea itsasontzien joko bat. Begiratu zure osasun-txartelaren, ONA txartelaren edo herritarraren Izenpe txartelaren atzealdean, eta jokoa baduzu, aktibatu besterik ez duzu egin behar.
  3. Txartela leku hauetan eska daiteke, eta berehala ematen dute:

Hemen duzu puntu guztien zerrenda.

Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...)  Izenperen web-orrian.

 
Errenta-gakoa
 

Errenta-gakoaren gutunaOgasun eta Finantza Sailak gako bat helarazten dio urtero zergadun bakoitzari. Gako horren bidez, zergadunak bere datu fiskalak kontsulta ditzake, eta bai PFEZ eta Ondare arloko aitorpenak aurkeztu ere.

 
BizkaiBai txartela
 

BizkaiBai txartelaBizkaiBai txartela Bizkaiko Foru Aldundiak jaulki duen koordenatu-txartela da. Erabiltzailearen kodea eta pasahitza baliatuz, BizkaiBai Bulego Birtualean modu elektronikoan identifikatu eta sinatzeko aukera ematen du txartel horrek.

Argibide gehiago: BizkaiBai txartelaren zahaztapen eta erabilera-baldintzak (442 KB)

Gaur egun ez dira BizkaiBai txartel berriak ematen.

 
Sinadura elektroniko onartutako ziurtagiria
 

Ziurtagiri elektroniko onartuak pertsona fisikoaren edo juridikoaren nortasuna egiaztatzeko bitartekoak dira, pertsona horrek bide telematikoa erabiliz burutzen dituen eragiketei dagokienez. Ziurtagiri horiek eragiketen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzen ditu, eta bai eragiketok ez arbuiatzea ere.

Ogasun eta Finantza Sailak bi motako ziurtagiri elektronikoak onartzen ditu:

  1. Hardware motako ziurtagiri elektroniko onartuak: eragingailu fisikoa (txartela, tokena eta abar) dute euskarri. Eragingailu horrek txip kriptografikoa dauka barnean txertaturik, eta hori irakurtzeko ziurtagiria jaulkitzen duen erakundeak emandako softwarea instalatuta eduki behar da ordenagailuan; ondorik eragingailu hori irakurgailu batean txertatu behar da.
  2. Software motako ziurtagiri elektroniko onartuak: ziurtagiria jaulkitzen duen erakundeak emandako softwarea dute oinarri. Ez dute ezelako eragingailu fisikorik behar.

Ondoko lotura honetan Ogasun eta Finantza Sailak onartzen dituen ziurtagiri elektronikoen zerrenda aurkitu ahal izango duzu:

BizkaiBai - Ogasun eta Finantza Sailaren Bulego Birtualean onartzen diren ziurtagiri elektronikoen zerrendarako sarbidea

Ziurtagiriok luzatzen dituzten erakundeak

 
 

e-mailez bidali