saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Arreta soziosanitarioa

Informazioa

Zer dira egoitza-unitate soziosanitarioak?

Aldi baterako egoitza-plaza batzuk dira (gehienez ere, 6 hilabete), premia sozialak dituzten gaixoei laguntza soziosanitarioa emateko. Egoitzek honako hauek eskaintzen dituzte:

  • gaixoen gaitasun funtzionalak hobetzea
  • bizitzaren azken fasean dauden pertsonen bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzea
  • ospitaleetan sartuta dauden gaixoak aldi baterako hartzea, gaixooi, alta klinikoan egon arren, ezin bazaie alta eman arrazoi soziosanitarioak direla-eta
  • etxean eta foru sareko egoitza geriatrikoetan gaitz mantendu daitezkeen pertsonei laguntza soziosanitario intentsoa ematea.

Norentzat da?

Zailtasun txikiko zainketa sanitarioak behar dituzten pertsonentzat (etxean egin litezke zainketa horiek, pertsonak ospitaleratu gabe), baldin eta haien gizarte- edo familia-egoera dela-eta ezin bada ikuskatu eta bermatu zainketa horiek beren etxeetan behar bezala egiten direla.

Horretarako, premia sanitario eta sozial jakin batzuk egiaztatu behar dira:

Premia sanitarioa
  • Gaixotasun-prozesu akutu batetik suspertzen ari diren pertsonak.
  • Hil arte zaintzea behar duten pertsonak:
    • beren etxean ezin badira geratu euskarri sozio eta familiar egokirik ez dutelako, eta, horrez gainera, ezin badira eraman zainketa aringarrietako unitate batera.
    • egoitza geriatriko batean bizi diren pertsonak, baina baldin eta egoitzan ematen direnak baino intentsitate handiagoko zainketak behar badituztebizitzaren amaieran.
  • Laguntza egokirik ez izateagatik etxean behar duten tratamendu medikoa jaso ezin duten pertsonak.
  • Beste pertsona batzuk, baldin eta tratamendua uzteak arazo bat eragiten badu osasun publikoan.
Ezinbestekoa

Zainketa sanitarioak zentro sozio-sanitario batean emateko agindu mediko bat behar da; horretarako, beharrezkoa izango da, betiere, dagokion txosten medikoa ematea

Premia soziala

Premia soziala baremo baten arabera neurtuko da (gutxienez ere, 8 puntu lortu behar dira), alderdi hauen arabera:

  • Familia-egoera
  • Etxebizitzaren egoera
  • Laguntzaren beharra
  • Egoera ekonomikoa
Ezinbestekoa

Dagokion gizarte-txostenaren bidez egiaztatuko da premia soziala

Zenbat denbora egon ahal da?

Egonaldia gehienez ere 6 hilabetekoa izango da, Adinekoen Ebaluazio eta Orientazio Soziosanitarioa Egiteko Batzorde Teknikoak aparteko kasuetan berariazko baimena ematen ez badu.

Zein baldintza bete behar dira?

  1. Hamazortzi (18) urte beteta edukitzea eskabidea aurkezten den egunean.
  2. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean.

Erabiltzaileak, printzipioz, aseguramendu sanitario publikoa eduki behar du. Aseguru pribatua bakarrik duten pertsonen kasuan edo egonaldia ordaintzea beste erakunde bati dagokionean, aseguru-enpresak finantzatuko du laguntza sanitarioa.

Zenbat balio du plaza batek?

Plazaren gehinezko prezioa eguneko 55,23 eurokoa da (per capita diru-sarreren %85 abonatzen hasi behar da bigarren hilabetetik aurrera).

 
 

e-mailez bidali