saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko erreferentziako estazio iraunkorren sarea

Informazioa

Sarrera: Bizkaiko erreferentziako estazio iraunkorren sarea

Gaur egun GPS hargailuen erabilera guztiz ezarrita dago topografia eta geografian zuinketa-lanak eta datu-bilketa egiteko. Gure lanean 5 metroko zehaztasun handiagoa behar bada, ezinbestekoa da erreferentziako estazioa erabiltzea. Erreferentziako estazioak nola post-tratamendurako hala denbora errealerako gure ekipamendu mugikorrean behar dugun zehaztasuna lortzeko beharrezko datu diferentzialak ematen dizkio erabiltzaileari. Erabiltzaile gehienek egunero landa-eremuan prestatzen dute erreferentziako GPS estazioa, baina ez da halakorik egin behar erreferentziako GPS estazio iraunkorrekin. Horrela, Bizkaiko GPS sarea komunitate topografiko eta kartografikoari WEB/FTPn eskuragarri dauden datuak eta GSM eta IP (Internet) bidezko RTCM zuzenketa diferentzialak (zuzenketa estandarrak) emateko sortu zen, zentimetro gutxi batzuetako zehaztasun handiagoa lortze aldera.

Denbora errealean egindako zuzenketak Interneten daude, erabiltzailearen eskura. Nahikoa da Internetera konektatzea zuzenketak jasotzeko. Oso erraza da ia-ia edozein lekutatik Internetera konektatzea GPRS teknologiari eta UMTS generazio berriari esker. Proiektu honek sekulako onurak dakarzkio topografiaren eta kartografiaren sektoreari. Bistakoena da GPSren erabiltzailea ez dela erreferentziako estazioaz gogoratu ere egingo, denbora errealeko zuzenketak bera dagoen lekutik gertuen dagoen erreferentziako estazio iraunkorretik jaso ahal izango baititu zuzenean. Horri esker, ez du erreferentziako ekipoa geratu beharrik izango eta inbertsioa aurreztu edo bere lehengo erreferentzia ekipo mugikor bihurtu ahal izango du; horrela, bere inbertsioa albait gehien optimizatuko du.

Erreferentziako estazioen kokapen mapa

Gernika, Barazar eta Sopuertako erreferentziako estazioen kokapen mapa

Sakatu nahi duzun erreferentziako estazioaren esteka:

Sopuertakogeltokiaren gaineko datuak Gernikako geltokiaren gaineko datuak Barazarko geltokiaren gaineko datuak

 
 

e-mailez bidali