saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zerga egoitzaren aldaketa eta zentsu betebeharrak

Informazioa

ZERGA EGOITZAREN ALDAKETA

Zerga egoitzaren aldaketaren berri eman beharra

Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 47.3. artikuluan ezarri da zergapekoek euren egoitzaren berri eman behar diotela Zerga Administrazioari.

Ekonomi Ituneko 43. artikuluko bosgarren idatz-zatian xedatutakoa eragotzi gabe, zergapeko batek egoitza aldatzen badu eta aldaketak eragina badu Foru Ogasunarekiko harremanetan, haren berri eman behar dio eredu honen bidez: "036 eredua: Zentsu-aitorpena".

Egoitzaren aldaketak ez du sortuko ondorerik Zerga Administrazioan harik eta aipatu zentsu-aitorpena aurkeztu arte.

Hau ez betetzea arau-hauste arina da, hain zuzen ere Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 203. 1 b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste arina, eta beragatik 800 euroko isuna ezar dakioke hausleari.

Zein administraziorik jakinarazi behar zaio aldaketa?

Pertsona juridikoek eta erakundeek, oro har, enpresa edo lanbide jardueraren bat egiten duten pertsona fisikoek, eta egoiliar ez diren erakundeen establezimendu iraunkorrek

  1. zerga egoitza Bizkaiko leku batetik beste batera aldatzen badute:
    • Bizkaiko Foru Ogasunari jakinarazi behar diote aldaketa.
    • Erakunde hauei txartel berria emango zaie, hau da, zerga egoitza berria duena.
  2. zerga egoitza Bizkaitik beste administrazio baten eskumeneko lurralde batera aldatzen badute, edo alderantziz,

    Bizkaiko Foru Ogasunari eta beste administrazioari jakinarazi behar diete aldaketa. Erakunde hauei txartel berria emango die zerga egoitza ezartzen duten lurraldeko administrazioak.

Zein eredu erabili behar da aldaketa jakinarazteko?

Pertsona juridikoek eta erakundeek, oro har, enpresa edo lanbide jardueraren bat egiten duten pertsona fisikoek, eta egoiliar ez diren erakundeen establezimendu iraunkorrek

Bizkaiko Foru Ogasunak onetsitako zentsu-aitorpenerako eredua erabili behar dute zerga egoitzaren berri emateko, hau da: "036 eredua: Zentsu-aitorpena".

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO ENPRESARIO, PROFESIONAL ETA ATXIKITZAILEEN ERROLDA

Aplika daitekeen Arautegia
  • 2/2005 FORU ARAUA, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa (BAO, martxoaren 11koa)
  • 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen Arautegia onesten duena (BAO, urtarrilak 7)
Zer da enpresario, profesional eta atxikitzaileen errolda?

Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldaren barruan pertsona edo izakiak daude: Bizkaiko Foru Aldundiari 036 ereduaren araberako zentsu-aitorpenak aurkeztu beharra dutela, ondoren azalduko diren jarduera edo eragiketetako bat egiten duten pertsonak eta erakundeak:

  • Enpresa edo lanbide jarduerak, halakotzat jotzen dira egiten dituena enpresaburu edo profesional bihurtzen dutenak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegian ezarritakoaren arabera.
  • Atxikipena edo konturako sarrera aplikatu beharreko errentak ordaindu.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, ez enpresaburu ez profesional gisa dihardutenek eginak.
  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 15eko 5/1999 Foru Arauko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera egoiliar ez diren pertsonak eta erakundeak, baldin eta establezimendu iraunkorren bidez ari badira.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatzen den lurraldean egoiliartuta ez dauden pertsonak eta erakundeak, baldin eta, Zergaren subjektu pasibo izanik, haren aitorpena aurkeztu behar badiote Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Ogasunari.
  • Ohiko egoitza edo zerga egoitza Bizkaian duten pertsonak edo erakundeak, nahiz eta artikulu honetan ezarritako betekizunetako bat bera ere bete ez, baldin eta zerga egoitza Bizkaitik kanpo duen errenta-eratxikipenaren araubideko erakunde bateko bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide badira eta enpresa edo lanbide jardueraren bat egiten badute.
Nortzuk dute enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta eman beharra?

Errolda izaerako aitorpenak (036 eredua), enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta emateren ondoreetarako,  Bizkaiko Foru Ogasunari aurkeztu behar dizkiote aurreko idatz-zatian aipatutako pertsona eta erakundeetatik zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenek eta, ez eduki arren, administrazio horri ondoko aitorpenetako bat aurkeztu behar diotenek:

  • Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aitorpena.
 
 

e-mailez bidali