saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zoologi Guneak (Animali Dendak, Txakurtegiak, Parke zoologikoak)

Informazioa

Animalien Osasuna
 
 

Sarrera

Gune zoologikoa animaliak hartu, elikatu edo hezi eta/edo saltzen dituen edozein zentro edo establezimendu da, hori jarduera nagusia izan zein izan ez, jarduera horrek merkataritza-helburua duen kontuan hartu gabe.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuak horiek ikuskatu, kontrolatu, zaindu eta horiei baimena ematea ahalbidetu duten betekizunak bete direla egiaztatzeko ardura du.

Igo

Gune zoologikoen sailkapena

 

A atala. Fauna basatia dagoen gunea, dela exotikoa dela autoktonoa, zientzia-, jolas- edo kultura-helburua izanik.

  • Suspertze-zentroak
  • Parke zoologikoak
  • Erreserba zoologikoak itxian dauden animaliekin
  • Erakusketa zoologiko ibiltariak
  • Zirkuak animaliekin
  • Bilduma zoologiko pribatuak
  • Zoosafariak

B atala. Lagun egiteko animaliak edo aurreko atalean jaso ez direnak dituen gunea.

  • Txakurtegiak: urtebete baino gehiagoko 10 txakur edo gehiago hartzen dituztenak, eta/edo 20m2 baino gehiagoko azalera duten instalazioak dituztenak.
  • Sei hilabete baino gehiagoko hamar katu edo gehiago hartzen dituzten instalazioak.
  • Animalien egoitzak
  • Txakurren heziketa-eskolak, instalazio propioekin.
  • Animaliak saltzeko dendak.
  • Txori-dendak eta hegazti-bildumak.
  • Animaliak hartzeko zentroak.
  • Kalez kaleko salmenta egiten duten establezimenduak
  • Bilduma pribatuak edo bereziak

Igo

Administrazio-izapideak

Baimena jasotzeko prozeduraren eskema:

Baimena jasotzeko prozeduraren eskema

"Baimenerako prozedura"ren eskema grafikoaren deskribapena Gune zoologikoek, beren jarduera hasi aurretik, egoki diren administrazio-baimenak eduki beharko dituzte

Gune zoologikoek, beren jarduera hasi aurretik, egoki diren administrazio-baimenak eduki beharko dituzte

  1. Jarduera hasi aurreko baimena, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiak egoki den Udalari baimen honi buruzko berriematea agintzea.
  3. Udalak bidezko diren udal lizentziak ematea.
  4. Aurretiazko baimena eta udal lizentziak eskuratu ondorik, Bizkaiko Foru Aldundiari jardunbiderako baimena jasotzeko eskabidea egitea.

AURRETIAZKO BAIMENA eskatzeko gune zoologiko guztiek ekarri behar dituzten agiriak

  1. NANaren fotokopia.
  2. Zentroaren jarduera deskribatzeko oroitidazkia, materialak eta giza baliabideak jasotzen dituena.
  3. Zentroaren edo establezimenduaren eta instalazioen krokisa.
  4. Hartu beharreko espezieen zerrenda.
  5. Desinfekzioan, desintsektazioan eta arratoien garbiketan prestakuntza jaso duten langileek instalazioetan egindako garbiketa-programa.
  6. Albaitaritzan eta osasun-profilaxisaren programan lizentziatua merkataritza-jardueraren bat garatzen duten edo espezie basati exotikoen edo autoktonoen heziketa-programak aurrera eraman eta/edo etxeko animalia edo animalia basatiei buruzko hezkuntza- edo prestakuntza-programak gauzatzen dituzten zentroetan egotea.
  7. Artikuluko betekizunak bete direla egiaztatu behar da. Betekizun orokorrak (guztientzat).
    I. eranskina. (PDF fitxategia 136 KB.)
  8. Gune zoologikoaren erregistroa ordaintzeko gutuna (Abeltzaintza Zerbitzuan edo Eskualdeko Abeltzaintza bulegoan ematen da).

Betekizun zehatzak:

  1. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak. II. eranskina, Dekretuaren 7843/44. orrialdea.
  2. Txakur- edo katu-espezieko animaliak. III. eranskina.(PDF fitxategia 104 KB.)
  3. Fauna basatiko animaliak. IV. eranskina. Dekretuaren 7846. orrialdea.
  4. Nahitaez adierazi beharreko gaixotasunak izan ditzaketen animaliak estatuen artean eskualdatzea. V. eranskina. Dekretuaren 7847. orrialdea.

Igo

Legeria

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 

e-mailez bidali